XSLaren edukia

Ekintzailetza Komunikazioan

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Gradu Bikoitza: Ikus-Entzunezko Komunikazioa + Kazetaritza
Ikasturtea
2023/24
Maila
X
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala5379.5
Gelako p.710.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Trebetasunak:

1. Ekintzailetzaren kontzeptua ezagutzea, bai eta komunikazioaren arloko ekintzailetzaren ezaugarri nagusiak ere.

2. Irabazi asmorik gabeko edo irabazi asmoko enpresak sortzeko eta garatzeko aukera desberdinak ulertzea.

3. Komunikazio ekintzailetza abiatu aurretik, merkatuaren eta lehiakideen gaineko azterketa egitearen garrantzian sakontzea.

4. Komunikazioaren alorreko enpresek, egungo testuinguru digitalean, euren edukiak/produktuak/zerbitzuak ekoizteko, merkaturatzeko eta dirua irabazteko erabiltzen dituzten ereduak ulertzea, baita haien diru-iturri nagusiak zeintzuk diren ere.

5. Komunikazioaren arloko proiektu baten benetako negozio-plana diseinatzea eta garatzea, irizpide kritikoarekin eta dagokion justifikazioarekin.

6. Lankidetza edo talde-lana sustatzea.

7. Banakako eta taldeko lanen emaitzak argudioekin aurkeztea.



Ikasketa emaitzak:

- Ikasleak:

1. Komunikazioaren arloko ekintzailetzaren ezaugarri nagusiak eta egungo negozio-ereduak ezagutzen eta menderatzen ditu.

2. Modu koherente eta justifikatuan garatzen ditu komunikazioaren arloko ekintzailetza-proiektu baten negozio-planaren fase desberdinak.

3. Taldean lan egiteko eta ezagutzak jendaurrean aurkezteko gaitasuna erakusten du.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

PROGRAMA TEORIKOA

1. GAIA.- EKINTZAILETZA

1. Kontzeptua

2. Negozio tradizionaletik enpresa modernora

3. Aro digitalaren erronka nagusiak

4. Ekintzailetza komunikazioan



2. GAIA.- FORMA JURIDIKOAK, PROZEDURAK ETA ZERGA ARLOA

1. Elkarteak eta fundazioak

2. Merkataritza-sozietateak

3. Gizarte ekonomiako enpresak

4. Enpresari indibiduala

5. Erakunde publikoak



3. GAIA.- KOMUNIKAZIO ERAKUNDEEN EZAUGARRIAK

1. Misioa

2. Egitura eta antolaketa

3. Produktua edo zerbitzua

4. Hedabide digitalen merkatua: negozio eredu berriak



4. GAIA.- MERKATU AZTERKETA

1. Aukera detektatu

2. Identitate korporatiboa: misioa, ikuspegia, balioak

3. Segmentazioa: xede-publikoa aukeratzea

4. Merkatuaren eta lehiakideen azterketa



5. GAIA.- FINANTZAKETA

1. Finantzaketa bilatzeko orduan, kontuan hartu beharreko alderdiak

2. Kanpoko finantzaketa-iturriak

3. Formatu berriak, diru-sarrera modu berriak

4. Inbertitzeko orduan, kontuan hartu beharreko zenbait aholku



6. GAIA.- NEGOZIO PLANA

1. Negozio-planaren helburua

2. Negozio-planaren elementuak

2.1 Marketin eta salmenta plana

2.1.1. Produktua

2.1.2. Posizionamendua eta prezioen politika

2.1.3. Banaketa, sustapena eta salmenta estrategia

2.1.4. Marketing estrategikoa eta operatiboa

2.1.5. Kontu ekonomikoak

3. Enpresa-planaren aurkibide eredua





PROGRAMA PRAKTIKOA

1. Komunikazioaren arloko ekintzailetza-proiektu baten ideia, diseinua eta garapena, negozio-plan batean oinarrituta.

2. Irakurgaiak, eztabaidak, ariketak, kasu praktikoak eta kontzeptu teorikoekin lotutako banakako edo taldeko beste praktika batzuk.

3. Lan praktikoen emaitzen aurkezpena.

MetodologiaToggle Navigation

Ikasgaia 53 ordu magistral eta ikasgela-praktiketako 7 ordutan oinarritzen da, 15 astetan banatuta. Era berean, ikasgelatik kanpo 100 orduz lan egin behar dute ikasleek, 79,5 ordu magistralei eta ikasgela-praktiketako 10,5 orduei dagozkienak.



Saio magistralak kontzeptu teoriko nagusiak azaltzeko baliatuko dira. Ezagutza horiek osatzeko helburuarekin, kasu azterketak, irakurketak, eztabaidak eta taldeka egiteko beste jarduera batzuk ere erabiliko dira.



Ikasgelako praktiketan, berriz, ikasgaiaren atal esperimentala landuko da. Hau da, talde-jardueren bidez, negozio-plana diseinatu eta garatzen da. Horri hitzaldi profesional bat gehituko zaio, ikasleak komunikazio ekintzailetzaren benetako kasu praktiko batera hurbiltzeko.



Jarduera horiei guztiei, tutoretza orduak gehitzen zaizkie, zeinak barne hartzen dituen aholkularitza pertsonalizatua, banakako zein talde-lanen jarraipena, klasean azaldutakoari buruzko iritzi-trukea; baita irakaslearen bestelako baliabide edo komunikazio kanal elektronikoak ere (posta elektronikoa, telefonoa, eGela albiste foroa, etab.).

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

EBALUAZIO SISTEMA JARRAIA:

EBALUAZIO TRESNAK:

1) Azterketa: 3 puntu

Atal hau gainditzeko behar den gutxieneko nota: 1,5 puntu.



2) Ikasgelan banakako edo taldekako praktikak egitea eta kontzeptu teorikoekin lotutakoak (ariketak, kasuak edo problemak): 2 puntu

Atal hau gainditzeko beharrezkoa den gutxieneko nota: puntu 1.





3) Komunikazio-ekintzailetzako proiektu baten ideia, diseinua eta talde-garapena: 4 puntu

Atal hau gainditzeko behar den gutxieneko nota: 2 puntu.



4) Taldean garatutako enpresa-planaren aurkezpena: 1 puntu

Atal hau gainditzeko behar den gutxieneko nota: 0,5 puntu.



*Lan-taldeen eraketa, lanak egiteko jarraibideak, ebaluazio-irizpideak eta entrega-epeak ikasgelan edo eGela bidez adieraziko ditu irakasleek.



* Ezarritako epeak ez betetzeak azken ebaluazioa egin behar izatea ekarriko du.



*IKASTAROA GAINDITZEKO BALDINTZAK:

1. Azterketa (teoria) eta taldeko negozio-plana (praktika) bereizita gainditzea.



Hala badagokio, lehenengo deialdian gainditutako zati guztiak ez-ohiko deialdirako gordeko dira.





AZKEN EBALUAZIO SISTEMA:

1) Azterketa: % 70

Beharrezko gutxieneko nota: 3,5

2) Banakako proiektu praktikoa: % 30.

Beharrezko gutxieneko nota: 1,5

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

eGela bide banatutako dokumentuak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

(Azalpen-oharra: bibliografia hau ez da ikasgelan irakasten den teoriaren eta azterketa teorikorako erabiliko denaren baliokidetzat ulertu behar).



Castro Abancéns, I. (2016) De la start-up a la empresa. Editorial Pirámide



Elson, C. (2021) Nuevos modelos de negocio: emprendimiento den la era de la tecnología. Barcelona: Editorial UOC.



Gutiérrez Atala, F.; Albornoz Suarez, R. (2014). Emprendimiento y autogestión en periodismo: claves para una profesión que está cambiando. Concepción, Chile: Editorial Universidad Católica de la Santísima Concepción; Providencia, Santiago de Chile: RIL editores.



Manfredi Sanchez, J.L. (2015) Emprendimiento e innovación en periodismo. Cuenca : Ediciones de la Universidad de Castilla-La Mancha.



Orihuela Colliva, J. L. (2015) Los medios después de internet. Madrid: Editorial UOC.



Perlado Lamo de Espinosa, M.; Cachán Alcolea, C. (2017) Competencias y perfiles profesionales en el ámbito de la comunicación. Madrid: Dykinson.



Priede, T, López-Cozar, C. y Benito, S. (2010). Creación y desarrollo de empresas. Editorial Pirámide.



Prendes Espinosa, M. P. (2023) Emprendimiento digital. Valencia: Tirant lo Blanch.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Bernal Guerrero, A. (2022) Identidad emprendedora: hacia un modelo educativo. Valencia: Tirant humanidades.

Gardetti, M. A.; Caruso, M. L. (2020) Lujo sostenible. Creación, Desarrollo y Valores de una Marca. Ciudad Autónoma de Buenos Aires: LID Editorial.

Gómez Vallejo, M. P. (2019). La mentalidad emprendedora: el emprendimiento visto desde el sujeto y el proceso de emprender. Bogotá ediciones.

Jiménez-Quintero, J.A. (coord.). (2012). Creación de empresas. Tipología de
empresas y viabilidad estratégica. Pirámide.

Nuñez Fernández, V. (2015). La empresa informativa en la era digital. CEF.

Pieri, J. (2020) Makers: cómo transformar ideas en productos en estos tiempos. México D. F, McGraw-Hill Interamericana.

Rajadell, M. (2019) Creatividad: Emprendimiento y mejora continua. Barcelona: Editorial Reverte, S.A.

Rodríguez Parra, P. (2019). Mujeres, asociatividad y emprendimiento. Bogotá: Fundación Universitaria San Mateo.

Rojas Juárez, J. R. (2021) El registro de asociaciones en la España constitucional. Madrid: Dykinson.

Román Morán, Y. (2017) La estrategia de comunicación de las startups en España. Barcelona: Editorial UOC.

Sainz de Vicuña Ancín, J. M. (2020). Emprendimiento en la práctica: cómo las amenazas permiten reiventarse. ESIC Editorial.

Salinas Sanchez, J. M; Manzano Muñoz, F. J. (2021). Empresa e iniciativa emprendedora. Madrid: McGraw-Hill-Interamericana.

Sanchís Palacio, J. R; Campos Climent, V.; Ejarque Catalá, A. T. (2020). Emprendimiento sostenible: emprendimiento desde la cocración de valor y el bien común. Pirámide.

Schnarch Kirberg, A. (2019) Marketing para emprender. Bogotá: Ediciones de la U.

Zaragoza, J.; Gasca, R. (2021) Designmedia: 80 herramientas para construir tus ideas. Córdoba: LID.

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • CAMACHO MARKINA, IDOIA
  • GOIKOETXEA PEREZ, ANDER
  • GURRUTXAGA REKONDO, GUILLERMO

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

09:00-11:00

11:00-13:00

17-30

09:00-10:30

10:00-12:00

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

10:30-11:00

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

11:00-13:00

13:00-15:00

17-30

11:00-13:00

13:00-14:30

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

14:30-15:00

Irakasleak