inf_activ_dia_intnal_discap_18

Abenduak 3. Desgaitasuna duten pertsonak ahaldundu eta haien integrazioa eta berdintasuna bermatzea

Irudia

Aurtengo goiburu horrek desgaitasunak dituzten pertsonen ahalduntzea du ardatz garapen iraunkor, inklusibo eta berdintzaile bat bermatzeko, eta, hala, Garapen Jasangarrirako Agenda betetzeko.

2030 Agendak konpromisoa hartzen du "inor ez uzteko atzean". Desgaitasunak dituzten pertsonek, aldaketaren onuradun eta aldaketako eragile gisa, garapen inklusibo eta iraunkorreranzko aurrerapena azaleratu dezakete, eta guztiontzako gizarte erresilienteak sustatu, baita hondamendien arrisku, gizakien ekintza eta hiriko garapen eremuak murriztu ere. Oso beharrezkoa da gobernuek, desgaitasunak dituztenek, pertsona horien ordezkariek, erakunde akademikoek eta sektore pribatuak taldean lan egitea Garapen Jasangarriaren Helburuak lortzeko.

 

2018ko Desgaitasunaren Nazioarteko Eguna dela eta antolatzen diren jarduerak
 

Arabako Campusa

Abenduaren 17an 10:00 - 11-30

Letren Fakultateko Graduen Aretoan

Ikusmen -urritasunari buruzko sentsibilizazio ihardunaldia

Itxaropena Elkartea

 

Bizkaiko Campusa

Abenduaren 12an 11:00 – 12:00

Bilboko Hezkuntza Fakultateko gimnasio txikian

Monologoa “Toquecito Minus”

Telmo Irureta

 

#masQservicios SAPDU Sarearen kanpaina

Espainiako Unibertsitateen desgaitasunak dituzten Pertsonentzako Laguntza Zerbitzuak gizarte inklusiboagoa, toleranteagoa, irisgarriagoa eta gardenagoa lortzeko aldaketaren eragilea dira.

Desgaitasunak dituzten Pertsonen Nazioarteko Eguna aprobetxatuz, #masQservicios kanpaina zabaltzen dugu, gure lana eta desgaitasunak dituzten pertsona guztientzako ekitatea eta aukera berdintasuna lortzeko sarean egiten ditugun zereginak jakinarazteko.

Bideorako esteka

2018ko desgaitasunak dituzten pertsonen nazioarteko eguneko jarduerak