Irisgarritasuna eta erabilerraztasuna
EHU-k campusen Irisgarritasun Plana du. Honetan irisgarritasuneko oztopoen diagnostiko bat jasotzen da, hiri-ingurunean eta eraikuntza publikoetan, garraioan eta komunikazioan. Hortik abiatuta, pixkanaka diseinatzen eta garatzen dira hobekuntza-planak eta jarduketak, ingurune eraikirako sarbide eta erabilera ez-diskriminatzailea, independentea eta segurua bermatzeko.
Hona hemen obra edo hobekuntza beharrak:
- Guneak eta altzariak egokitu eta berrantolatu (ikasgelak, informatika gelak, liburutegiak, laborategiak, etab.)
- Ibilbide irisgarriak egokitzea (arrapalak, igogailuak, etab.)
- Irisgarritasun elementuak sartzea (seinaleak, heldulekuak, ateetako adierazleak, lurreko seinaleak, etab.)
- Erreserbatutako aparkalekuak campusetan. Erreserbatutako aparkalekuaren oharra. Esteka: Gogoratu (Pdf,29 KB)
- Ebakuazio neurri espezifikoak; Ebakuazio aulkiaren erabilerarako jarraibideak. Esteka: Bideoa