Desgaitasunak edo/eta hezkuntza laguntzako premia espezifikoak dituzten unibertsitateko ikasleen jarraipena
Egokitzapen eskaera
Egokitzapen eskaerak kudeatu ondoren, zerbitzuak ikasturtero egiten duen erroldan datuak sartzen ditu. Errolda honek ikasleen beharrak jasotzen ditu eta, Fakultate eta Eskolen koordinazioarekin, dagozkion irakasleekin eta unibertsitateak dituen beste zerbitzu batzuekin campus desberdinetan jarraipena egiteko baliagarria da.
Ikasleek ikasturtero aurkeztu beharko dute eskaria, matrikula egiterakoan, eta premietan aldaketarik egon bada, adierazi egingo dute. GAUR aplikazioak eskaria berritzeko aukera ematen du, matrikularen prozesuan bertan (automatrikula)
EHUn azterketak egiteko baliabideak eskatzeko prozedura
Egokitzapen eskaera egin duten eta azterketetarako baliabideren bat (ordenagailua, aparteko gela, altzari egokituak, laguntzarako langileak, etab.) onartuta duten ikasleek egin beharreko azterketetarako baliabide horiek eskatzeko honako prozedura honi jarraitu beharko diote
Hezkuntza laguntzako premia espezifikoak dituzten ikasleen arduradunak EHUko ikastegietan
Ikastegi bakoitzak koordinatzaile bat du zerbitzuarekin elkarlanean aritzeko. Zentroetako koordinatzaileen zerrendak kontsulta itzazu:
- Arabako ikastegietako hezkuntza laguntzako premia espezifikoak dituzten ikasleen arduradunak
- Bizkaiko ikastegietako hezkuntza laguntzako premia espezifikoak dituzten ikasleen arduradunak
- Gipuzkoako ikastegietako hezkuntza laguntzako premia espezifikoak dituzten ikasleen arduradunak