EGOKITZAPEN ESKAERAREN PROZEDURA 2026, 25 URTE ETA 45 URTE GORAKO IKASLEEN SARBIDE PROBETAN
URTARRILA ETA OTSAILA |
Sarrera probetara aurkezten diren eta behar espezifikoak dituzten pertsonek zerbitzu honetara jo beharko dute. Zerbitzuak egokitzapenak eskatzeko jarraibideak adieraziko dizkio eta era berean unibertsitate ikasketetarako beharren aurreikuspena egingo du. Harremanetarako pertsona: Mamen López 94 301 5184 |
OTSAILAREN 9tik 27ra |
Egokitzapen eskaerak egiteko epea. Eskaerak bideratzeko, diagnostiko txosten bat eduki beharko da, pdf edo word formatuan eskaneatuta, honako argibide hauen arabera: Desgaitasun mailaren aitorpen agiria, eta agiririk ezean, mediku txostena edota txosten psikopedagogikoa, honako hauek barnean hartuta:
Dokumentu horiek eguneratuak izan beharko dute, gehienez 2 urteko antzinatasunarekin. Ikasteko Zailtasun Espezifikoak dituzten ikasleen txostenetan, txosten zaharragoak onartuko dira, txostena egin zenean ikasleak gutxienez 10 urteak beteta bazituen. |
MARTXOAREN 2tik 27ra |
Zerbitzuak eskaerak baloratu eta ikaslearekin harremanetan jarriko da egokitzapenak zehazteko. |
APIRILAREN 13 |
Sarbide Probarako Zuzendariak epaimahaien osaeraren eta tokien berri emango dio Zerbitzuari. |
APIRILAREN 14 ETA 15 |
Zerbitzuak epaimahaiari beharrezko egokitzapenei buruzko informazioa emango dio. |
APIRILAREN 21 |
Zerbitzuak ikasleari epaimahaiak egokitzapenei buruz informazioa jaso duela baieztatuko dio. |