2026ko UNIBERTSITATERA SARTZEKO EBALUAZIO PROBETAN EGOKITZAPENEN ESKAEREN JARRAIBIDEAK BATXILERGOA EDO GOI MAILAKO ZIKLOA 2025/2026ko IKASTURTEAN EGIN EZ DUTEN IKASLEENTZAKO
OTSAILA eta
|
Sarrera probetara aurkezten diren eta behar espezifikoak dituzten pertsonek zerbitzu honetara jo beharko dute. Zerbitzuak egokitzapenak eskatzeko jarraibideak adieraziko dizkio eta era berean unibertsitate ikasketetarako beharren aurreikuspena egingo du. |
MAIATZAREN
|
Egokitzapen eskaerak egiteko epea. Eskaerak bideratzeko, diagnostiko txosten bat eduki beharko da, pdf edo word formatuan eskaneatuta, honako argibide hauen arabera: Desgaitasun mailaren aitorpen agiria, eta agiririk ezean, mediku txostena edota txosten psikopedagogikoa, honako hauek barnean hartuta: Ikaslearen izen-abizenak diagnostiko argia eta esplizitua profesionalaren datuak eta sinadura (elkargokide-zenbakia barne) bidalketa-data osoa. Dokumentu horiek eguneratuak izan beharko dute, gehienez 2 urteko antzinatasunarekin. Ikasteko Zailtasun Espezifikoak dituzten ikasleen txostenetan, txosten zaharragoak onartuko dira, txostena egin zenean ikasleak gutxienez 10 urteak beteta bazituen. |
MAIATZAREN
|
Zerbitzuak eskaerak baloratuko eta ikaslearekin harremanetan jarriko da eskaerak zehazteko. |
MAIATZAREN 27 |
Sarbide Probarako Zuzendariak epaimahaien osaeraren eta tokien berri emango dio Zerbitzuari. |
MAIATZAREN 28 eta 29 |
Zerbitzuak epaimahaiari beharrezko egokitzapenei buruzko informazioa emango dio. |
EKAINAREN 1 |
Zerbitzuak ikasleari epaimahaiak egokitzapenei buruz informazioa jaso duela baieztatuko dio. |
Edozein argibiderako discap@ehu.eus helbidera idatzi