Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

LUIS FERNANDO VILLATE GUINEA

Ezagutza arloa
Ekologia
Saila
Landareen Biologia eta Ekologia
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
fernando.villate@ehu.eus

Biologian lizentziaduna (1980) eta doktorea (1987) UPV/EHUn. Eusko Jaurlaritzako Ikerketa Ozeanografikoaren Serbitzuko goi teknikaria 1986-87an, UPV/EHUko irakaslea 1987tik eta Itsas Biologia eta Bioteknologia Esperimentalen Ikerketa Zentroko (PiE-UPV/EHU) ikerlaria eta Zuzendaritza batzordeko eta Ikerketa batzordeko kidea 2017tik.



Itsasoko eta estuarioko planktonaren ekologiako ikertaldea zuzentzen du, B talde gisa aitortua euskal unibertsitate sisteman. 10 doktorego tesiren zuzendari edo zuzendarikide izan da, tesi horietako 2 europar aipamena izanik. ICESeko (International Council for the Exploration of the Sea) Zooplankton Ekology Working Groupeko eta EUROBUS Working Groupeko partaidea. 24 ikerketa proiektuetan aritu da, horietatik 17etan ikertzaile nagusi gisa, eta 22 enpresa edo administraziorako ikerketa kontratuetan, horietatik 17etan ikertzaile nagusi gisa. Egile edo egilekide 74 argitalpen zientifikoetan, horietatik 51 zientzia aldizkari indesatuko artikuluak eta 3 liburu kapituluak izanik. 100 ekarpen baino gehiago egin ditu estatuko eta nazioarteko biltzarretan.



CNEAIk aitortutako 5 seiurteko ditu. Ikerketa lerro hauek landu ditu nagusiki: Euskal kostaldeko eta estuarioetako zooplankton egituraren eta dinamikaren deskripzioa, kopepodoen ugalkortasunaren neurketak, arrain larben ekologia trofikoa, ingurune aldaketaren zooplankton bioindikazioa eta zooplanktoneko denbora serien analisia.