Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

MARIA ARANTZAZU ALDEZABAL ROTETA

Ezagutza arloa
Botanika
Saila
Landareen Biologia eta Ekologia
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
arantza.aldezabal@ehu.eus

Biologian lizentziaduna (1990) eta doktorea (1997) UPV/EHUn. Irakasle Agregatua UPV/EHUn 2008az geroztik. FisioClimaCO2 Ikertaldeko kide (IT1022-16, A taldea), Larratzearen Ekologia Ikerlerroa zuzenduz. 20 urte baino gehiagoko ikerketa-esperientziaduna, lurzoru-, landare- eta animali zientziak uztartuz, eta lurzoru-erabileraren aldaketek eta klimaren berotzeak ekarriko dituzten ondorio multitrofikoetan sakonduz mendiko ekosistemetan, eskala espazial fin zein zabalean, atributu funtzional indibidualetatik hasita komunitate-mailako erantzunera. Gaur egun arte, 65 ikerketa-proiektu, kontratu, zerbitzu tekniko eta ekintza berezietan aritu da (horietako 29tan ikerlari nagusia izanik). 90 ekarpen zientifiko egin ditu (artikulu, liburu eta liburu-kapituluak barne). CNEAIk aitortutako 2 seiurteko ditu. 4 tesiren zuzendari. H-indizea: 6 (WoS), 7 (SCOPUS). Bere orcid kodea: 0000-0001-7917-7690.

Beste ikertzaile batzuekin elkarlanean, gaur egun, honako hauek dira bere ikergaiak: (1) espezieen nitxo ekologikoa, lehiarako gaitasuna eta bizikidetza-mekanismoen arteko erlazioak testatzea, esperimentalki aldagai biotiko eta abiotikoak manipulatuz, aztertzeko zein den mekanismo ekualizatzaile eta egonkortzaileen arteko rol eta erlazio hierarkikoa biodibertsitatearen mantenuan; (2) irizpide anitzeko ebaluazio-sistema garatzea artzantzaren iraunkortasuna eta ingurumen-balantzea ebaluatzeko, simultaneoki ikuspegi multipleak kontutan hartuz.