Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

SERGIO ESCRIBANO RUIZ

Ezagutza arloa
Arkeologia
Saila
Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia
Ikastegia
Letren Fakultatea
Posta elektronikoa
sergio.escribanor@ehu.eus

Historian lizentziatua eta Arkeologian doktoratua, biak ala biak Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Bere doktorego-tesiak, "Industria aurreko Arabako zeramika erregistroaren genealogia (XIV. mendetik XVII. mendera)" izenekoak, Doktoregoko Sari Berezia jaso zuen. Gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Arkeologia irakaslea da, Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia sailean.

Nazioartean irakatsi izan du (Kanada, Finlandia, Italia, Irlandan), bai eta Alacanteko, Jaengo eta Euskal Herriko unibertsitateetako master ofizialetan ere. UPV/EHUko Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Saileko idazkari akademikoa izan da, eta baita "Society for Post-Medieval Archaeology" elkarketaren Kontseilu kidea ere. Gaur egun, "Association Internationale pour l 'Étude des Céramiques Médiévales et Modernes en Méditerranée"-ko Nazioarteko Batzordeko eta UNESCO Paisajes Culturales y Patrimonio Katedrako kide da.

Bere egungo ikerketak Atlantikoko euskal arrantzan, industriaurreko garaiko euskal merkataritza eta Gaztelako koroaren kolonialismoaren azterketan oinarritzen dira.