Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

JUAN ANTONIO ARRUE ARAMBURU

Ezagutza arloa
Seinalearen Teoria eta Komunikazioak
Saila
Komunikazioen Ingeniaritza
Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
jon.arrue@ehu.eus

Fisikan lizentziaduna (1990), Elektronikako masterraduna (1992), Radiokomunikazioetako masterraduna (1993), master horretan proiektu onenaren saria, Fisikan doktorea (1999) UPV/EHUn. Bere zuntz optikoei buruzko tesis doktoralak doktoretzako aparteko saria jaso zuen. Irakaslea da 1995tik Komunikazio Ingeniaritzako departamentuan (irakasle titularra 2003tik). Bere departamentuan, 10 ikasgai baino gehiago irakatsi ditu, beren edukieren artean zirkuituen analisia, komunikazio optikoak, sare linealak, mikrouhinak, antenak, seinale eta sistemak, etab. egonda. Gaur egun, "Zirkuituen analisia" izeneko irakasgaian irakasten du Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Graduan, eta "Komunikazio Optikoen Sistemak" izenekoan, Telekomunikazio Ingeniaritzako Masterrean. Heziketa-berrikuntzako proiektu batzuetan ere parte hartu du, eta lortutako emaitzak irakaskuntza hobetzeko erabiltzen ari da Telekomunikazio Teknologiako Ingeniaritza graduan.



Gainera, orain bikaintasun-taldetzat jotzen den "Applied Photonics Bilbao" izeneko ikerkuntza-taldean lan egin du hasieratik, 1993an sortu zenetik, bi pertsona besterik ez zituela hasita, eta, taldearen barruan, munduan ezagunak diren ikerkuntza-talde batzuekin lan egiteko aukera du (informazio gehiago gure web orrian http://appliedphotonicsbilbao.org/). Garrantzi handiko ikerkuntza-artikulu asko ere publikatu ditu. Gaur egun, lau aintzatetsitako seiurteko ditu ikerkuntzan.