Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Titulo - Programa

Programa

XSLaren edukia

Antolaketa

Doktorego programaren koordinazioa

MARTIN GONZALEZ, JOSE LUIS

Batzorde akademikoa

Batzordeburua: MARTIN GONZALEZ, JOSE LUIS
Bokala: ARAMENDI ECENARRO, ELISABETE
Bokala: LAZARO ARROTEGUI, JESUS
Bokala: RODRIGUEZ CUESTA, MARIA VELIA
Bokala: RUIZ DE GAUNA GUTIERREZ, SOFIA
Bokala: UNZILLA GALAN, JUAN JOSE
Bokala: ZUBIA ZABALLA, JOSEBA ANDONI

Baliabide materialak

Ikertaldeek eremu egokiak dituzte doktoregoko ikasleen lana burutzeko, ikerkuntzarako laborategiekin eta zein bere sailaren esparruekin batera. Honez gainera, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoak, bertan baitute egoitza sail biek eta ikerkuntzarako institutuak, ikasgela eta mintegi egokiak dituzte doktorego programan aurreikusitako jarduera guztiak garatu ahal izateko.

Ondoko ikerkuntza laborategi hauek dira erabilgarri: - Elektronika aplikaturako ikertaldearen (APERT) ikerkuntza laborategia, 150 m2takoa, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan kokatutakoa, ikertaldearen ikerketa ildoak garatzeko bitarteko egokiak dauzkana: Potentzia Elektronika eta Systems-on-Programmable-Chips. Informazio gehiago: http://det.bi.ehu.es/~apert/index_eusk.html; -

Teknologia Mikroelektronikoaren Institutuak (TMI) bi areto dauzka, 2006. urtetik, Bizkaiko teknologia parkean, Zamudion. Bion azalera 1.100 m2-takoa da, horietatik 700 m2 laborategiak izanik. 700 m2 hauen barruan, 200 m2tako gela zuria dago, bai eta honelakoekin batera doazen hutserako, presiopeko airerako eta gas hornidurarako, ura desionizatzeko eta hondakinak neutralizatzeko zerbitzuak ere. Linea hezeko, serigrafia, litografia, difusio eta hutseko jalkitzerako aretoak dauzka.

Gainera, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan bada 200 m2-tako areto bat, linea hezea, serigrafia eta gailuen neurketa dituena. Biblioteka eta ordenagailu aretoa ere bada.

- Seinale eta Komunikazioari buruzko ikertaldearen laborategia, 90 m2-takoa, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan kokatuta. Hiru esparrutan banatzen da, hauen baitan bilera gela, proiekziorako bitarte eta arbel elkarreragilearekin; 8 ikasleentzako laborategia eta, gehien dela, doktorego aurreko 6 postuetarako aretoa.

- Ingeniaritza Telematikoaren ikertaldearen ikerkuntza laborategia (I2T), ingeniaritza telematikoari dagozkion lerro espezifikoetako ikerkuntzarako oso ongi hornitutakoa.

- Komunikazio Optikoetarako laborategia, 100 m2-takoa, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan kokatutakoa, komunikazio, sentsore eta, infragorri hurbil zein ikusgairako oinarrizko fotonikan ikertzeko aplikazioetarako ekipamenduaz. Honez gain, plastikozko zuntz optikoa fabrikatzeko dorrea ere badu (40 m2)

Unibertsitateetako biblioteka nagusiez gain, bertan milioi bat inguru liburu eta 17.000 aldizkaritatik gorako harpidetzak dituztelarik, Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoan ere biblioteka dago irakaskuntza eta ikerkuntza jarduera burutzeko. Doktorego ikasleek bertan kontsultatu edo maileguan jaso ditzakete unibertsitateetan erabilgarri den edozein liburu edo aldizkarietako artikuluak eskatu, unibertsitatearen web guneak baliatuz. Ikertaldeek ere biblioteka txikiagoak dituzte zeinek bere ikerketa ildoetan ohikoago erabilitako aldizkariak eta azken urteetako kongresu eta doktorego tesietako akten bilduma zabala bertan izanik.

Hitzarmena duten erakunde laguntzaileak

  • ESTIA
  • Ingeteam Power Technology S.A., U.P. Technology
  • Isofoton, S. A.
  • Tecnalia

Bestelako erakunde laguntzaileak

  • Centro de Tecnologías Aeronáuticas
  • Federal Institute for Materials Research and Testing, Berlin
  • Fundación Tecnalia Research & Innovation
  • Institut français des sciences et technologies des transports
  • Kantabriako Unibertsitatea
  • Katholieke Universiteit Leuven
  • Keio University, Tokyo
  • Lund University / Lunds Universitet
  • Madrilgo Karlos III.a Unibertsitatea
  • Osatu, S.Coop.
  • Politecnico di Torino
  • Polymer Optical Fiber Application Center, Nürnberg
  • Seconda Università degli Studi di Napoli
  • System-on-Chip engineering
  • TECHNISCHE UNIVERSITAET ILMENAU
  • Télécom Bretagne
  • UNIVERSITY OF THE WEST OF ENGLAND, BRISTOL
  • Universiteit van Amsterdam
  • University of North London
  • University of Stavanger
  • University of Strathclyde
  • University of Sydney
  • University of Washington, Seattle
  • Università degli studi di Milano
  • Valentziako Unibertsitate Politeknikoa
  • Zaragozako Unibertsitatea
  • École Superieure des Technologies Industrielles Avancées-ESTIA