Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Titulo - Matrícula

Matrikula

Perfil Ingreso - Electrónica y Telecomunicaciones

Onartua izateko irizpideak

Sarrera-profila

Doktorego programa hau Informazio Teknologiei eta Komunikazioei lotutako master mailako ikasketak egin dituzten ikasleentzat pentsatuta dago, hala nola Telekomunikazio Ingeniaritza, Sistema Elektroniko Aurreratuak, Sistema Telematikoak, Seinaleen Prozesatua, Energia konbertsioari lotutako Elektronika, Ingeniaritza Biomedikoa, etab. Produktuak, prozesuak eta instalazioak proiektatu, kalkulatu eta diseinatzeko gaitasuna eduki behar dute ikasleek, telekomunikazio ingeniaritzaren edo teknologia elektronikoaren arloan eta antzeko beste arlo batzuetan. Era berean, sistema elektronikoen edo telekomunikazio sistemen instalazioak eta obrak zuzentzeko gai izan behar dute, indarreko legedia betez eta zerbitzuaren kalitatea ziurtatuz, eta, horrez gain, ekipo elektronikoak eta telekomunikazioetakoak fabrikatzeko prozesuak martxan jartzeko, zuzentzeko eta kudeatzeko gai izango dira, pertsonen eta ondasunen segurtasuna, produktuen amaierako kalitatea eta haien homologazioa bermatuz.

XSLaren edukia

Programa honek ez du formazio osagarri berezirik ezartzen

Ikasketa Batzordeak doktoregaia elkarrizketatuko du bere aurreko formazioa, interesa eta motibazioa komentatzeko, bai doktorego programan parte hartzeko bai doktorego tesia aurrera eramateko. Doktoregaiak ezinbestekoa izango du ikerketa lerroekin erlazioa duten ikasketak jaso izana, Goi-mailako Hezkuntzaren Europako Esparruan dagoen edozein goi-mailako hezkuntzarako instituzioetan edo beste herrialdeetakoetan, beti ere Doktorego ikasketen sarbide badira jatorrizko herrialdeetan.

Hautagaien onarpenerako Ikasketa Batzordeak honako irizpideak aplikatuko ditu:

- Graduko ikasketa-espedientea (%30).

- Masterreko ikasketa-espedientea (%20).

- Ikaslearen egokitasuna programak gomendatutako profilari (%20).

- Motibazio maila, aitorpen labur baten arabera (orri batekoa gehienez), non programan parte hartzeko arrazoiak, bere espektatibak eta ikerketa lerroetan duen interesa azaltzen baitiren (%10).

- Ikerketan esperientzia (%10).

- Ingeles hizkuntzaren ezagutza (%10).

Gaztelania

Euskara

Ingelesa

Matricula Procedimiento Asignacion - Común

Doktorego tesien tutore edo zuzendari izango diren irakasleak esleitzeko prozedura

Doktorego programan onartua izateko prozedura ebatzi ondoren, Batzorde Akademikoak tutore bat esleituko dio doktoregai bakoitzari, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleen artetik, eta berak zaindu beharko du doktoregaiaren eta Batzorde Akademikoaren arteko interakzioa. Horrez gain, tutorea prestakuntza eta ikerlana doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioetara egokitzeko arduraduna ere izango da.

Matrikula egin ondorengo hiru hilabeteen barruan, Batzorde Akademikoak doktorego tesirako zuzendari bat esleituko dio, programako edozein irakasle izan ahalko dena, eta tutorea bera izan liteke edo ez. Zuzendari hori honakoetan izango da arduraduna: doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lanak zuzentzen, jarduera horien koherentzian eta egokitasunean, tesiaren gaiaren arloan izango duen inpaktuan eta berritasunean, plangintza eramaten, eta, behar izanez gero, doktoregaiak izena ematen duen beste proiektu eta jardueretara egokitzen.

Zuzendaria UPV/EHUkoa ez bada, tutoreak egingo du unibertsitatearekiko lotura lana.

Tesia zuzendarikidetzan ere egin ahal izango da beste zuzendarikide batekin eta zuzendarikide hori doktorego programakoa izatea ez da nahitaezkoa izango.  Horrez gain, tutorearen edo zuzendariaren izendapena aldatu ahal izango da doktoregoa amaitu aurreko edozein momentutan.

Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu izapideak eta arautegia.