Zeharkako kurtsoak
DOKeko (Doktorego Eskolako) zeharkako prestakuntza eskaintza, doktorego programa guztientzako:
Doktorego prestakuntza jardueren eskaintza.
DOKeko (Doktorego Eskolako) zeharkako prestakuntza eskaintza, doktorego programa guztientzako:
Doktorego prestakuntza jardueren eskaintza.
Jarduerarik ez
Hautazkoa
75
Tesi lanaren emaitza den artikulu zientifiko bat idaztea, izen handiko nazioarteko aldizkari bati bidaliko dena. Hala eginda, lana zabaldu eta lanaren kalitatea berretsiko da. Azken urteko ikasleentzat bereziki gomendatutako jarduera da.
Lan zientifiko baten azalpen koherentea egiten ikasiko du, lan guztia neurri estandarreko artikulu batean behar bezala sintetizaturik. Eztabaida zientifikoak idazten ikastea. Bere arloko jakintzan sakonduko du, gaiari buruzko bibliografia garrantzitsua erabili beharko baitu.
Jarduera hori ikaslearen zuzendariak/tutoreak kontrolatuko du, eta horrek egiaztatuko du Programaren Batzorde Akademikoaren aurrean jarduera egin dela. Jarduera hori eta beste batzuk jasota daude jardueren dokumentu pertsonalizatuari buruzko 9. artikuluan, UPV/EHUko doktoregoko ikasketei buruzko arautegikoan. Oro har, jardueren kontrola eta ebaluazioa arestian aipatutako kudeaketa arautegiko 9., 10., 11. eta 12. artikuluetan xedatutakoaren arabera arautuko dira. Ikasturte amaieran zuzendariak/tutoreak jarduera hori ebaluatzeko, kontuan hartuko ditu ikasleak idatzitako artikuluaren kalitatea eta bertan izandako parte hartzea, normalean artikulu bat lan kolektibo baten emaitza izaten baita.
Hautazkoa
320
Ikerketa.
Ezagutza espezifikoak. Beste ikertzaile batzuekiko harremanak.
Ikaslearen harrera ikertaldearen arduradunak kontrolatuko du jarduera. Kontrolerako kontuan hartzen da, halaber, ikasleak egonaldia amaitzean egindako txostena. Nolanahi ere, beste ikergune batzuetan egonaldiak jasota daude aipatutako dokumentuaren jarduera pertsonalen artean (UPV/EHUko Doktorego Ikasketak Kudeatzeko Arautegiaren 9. art.). Kontrola eta ebaluazioa aipatutako arautegiaren 9, 10, 11 eta 12. artikuluetan ezarritakoaren arabera egiten da. Batzorde akademikoak urtero ebaluatzen ditu jardueren dokumentu pertsonalizatuan jasotako jarduerak. Jarduera hori ebaluatzeko, ikasleak egonaldian egindako jardueren txosten bat aurkeztuko dio bere zuzendariari. Bere ikerketetan aurrerapenen bat ekarri duten alderdiak aipatuko ditu, edo, oro har, bere doktorego tesiaren proiektua garatzeko lagungarriak izan direnak. Zuzendariak txosten bat eska diezaioke harrera ikergunearen arduradunari, bere ikaslearen egonaldiari buruz. Txostenaren ordez, ikasleak mintegi bat eman dezake. Mintegi horretan, egonaldian jaso dituen eta bere doktorego tesia garatzeko lagungarriak izan zaizkion alderdiak aurkeztuko ditu ikasleak.
Hautazkoa
160
Hitzaldiak. Entrenamendu espezifikoak. Praktikak.
Teknika espezifiko zehatzak, instalazio handitan. Aplikazio berriak ezagutzea, antzeko arloetan.
Bertaratzea in situ kontrolatuko du programa ematen duen eskolak. Modu osagarrian, jarduera hori, eginez gero, erregistratuta geratuko da doktoregoko ikasketak kudeatzeko arautegiaren 9. artikuluan jasotako jardueren dokumentu pertsonalizatuan, mintegi/hitzaldietarako adierazi den moduan. Jarduera horren ebaluazioa positibotzat jotzeko, antolatzaileek igorritako bertaratze ziurtagiria aurkeztuko da, eta, horrekin batera, memoria bat, jarduerei buruz (ikasitako teknikak eta bisitatutako ikerguneak) eta horiek ikaslearen ikerketa proiektuan aplikatzeko aukerei buruz.
Nahitaezkoa
45
Ikerketa hitzaldietara/mintegietara joatea.
Doktoregaiaren ikerketa arloko ezagutzan sakontzea. Ikerketa arloaren gaineko ikuspegi berria. Ikuspegi berriak, antzeko arloetan.
Tesi zuzendarien ardura izango da jarduera honen kontrola ziurtatzea, harrera erakundearen ikertzaile arduradunarekin batera. Egonaldiari buruzko txosten bat egingo da, unibertsitate arteko batzorde akademikoak eskuratu ahal izango duena. Ikaslearen zuzendari/tutoreari dagokio jarduera hau kontrolatzea, eta, hark egiaztatu beharko du jarduera programaren batzorde akademikoaren aurrean. Jarduera hori eta beste batzuk UPV/EHUko Doktoregoko Ikasketak Kudeatzeko Arautegiaren 9. artikuluan aurreikusitako jardueren dokumentu pertsonalizatuan jasotzen dira. Oro har, jardueren kontrola eta ebaluazioa aipatu berri dugun Arautegiaren 9, 10, 11 eta 12. artikuluetan ezarritakoaren arabera egingo da. Zuzendariak jarduera hori ebalua dezan, ikasleak ikasturte horretan parte hartu duen hitzaldi/mintegietan aurkeztutako alderdi nagusiei buruzko txosten bat aurkeztuko du, ikasturte bakoitzaren amaieran. Zuzendariak zenbat mintegitan parte hartu duen kontrolatuko du, eta horietan izandako aprobetxamendua ebaluatuko du, memoriaren edukiaren bidez; arreta berezia jarriko du azterketa kritikoa egiteko gaitasunean.
Hautazkoa
160
Hitzaldiak/ikastaroak/praktikak.
Espezialitatearen teknikak menderatzea.
Eskolak in situ kontrolatuko du bertaratzea. Antolatzaileen jarduera ziurtagiria. Zuzendari/tutoreari dagokion jarduera proposatzea eta kontrolatzea. Modu osagarrian, jarduera hori, eginez gero, erregistratuta geratuko da doktoregoko ikasketak kudeatzeko arautegiaren 9. artikuluan aurreikusitako dokumentu pertsonalizatuan, mintegi/hitzaldietarako adierazi den moduan. Jarduera hau ebaluatzeko, antolatzaileek igorritako bertaratze ziurtagiria edukitzea beharrezkoa izango da. Era berean, ikasleak eduki akademikoa laburbiltzen den txosten bat aurkeztuko du, bere prestakuntza orokorraren testuinguruan garrantzi gehien duten alderdiak azpimarratuz.