Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

ELENA LAZKANO ORTEGA

Ezagutza arloa
Konputazio Zientzia eta Adimen Artifiziala
Saila
Konputazio Zientzia eta Adimen Artifiziala
Ikastegia
Informatika Fakultatea
Posta elektronikoa
e.lazkano@ehu.eus

Informatikan lizentziaduna (UPV/EHU 1992), Adimen Artifizialeko Masterra (Katholieke Unibersiteit Leuven 1993), doktorea (2004) eta Informatika Fakultateko irakaslea 1996tik. Informatika Fakultateko idazkari akademikoa (2014-16) eta Ingeniaritza Informatikoa doktorego programaren arduraduna 2017tik hona.



Robotika eta Sistema Adimendunak Ikerketa Taldeako (RSAIT) robotika arloko burua, A talde gisa aitortua euskal unibertsitate sisteman. 4 tesien zuzendarikide. Egile zein egilekide hainbat artikulu zientifiko, liburu kapitulu eta nazioarteko biltzarretan. CNEAIk aitortutako 2 seiurteko ditu. Egile hainbat argitalpen zientifikotan, eta testu-orraztaile nazioarteko kongresu eta aldizkaritan.



Ikerketa lerroak: robotika adimenduna. Robot lagunak gizakien antzeko portaerak erakusteko teknikak. Robot lagunek gizakiengandik ekintzak ikasteko teknikak. Roboten arteko komunikazioa eta nabigazioa. Robotikaren garapen egoeraren dibulgatzaile gisa hainbat ekitaldi eta erakustalditan hartu du parte (ZientziaClub, Zientzia astea, JakinMina, Kultura Zientifikorako katedra, Jakinduriek mundua erreko dau!).