Titulo - Programa

Programa

XSLaren edukia

Antolaketa

Doktorego programaren koordinazioa

DOLADO COSIN, JOSE JAVIER

Batzorde akademikoa

Batzordeburua: DOLADO COSIN, JOSE JAVIER
Bokala: CALVO MOLINOS, BORJA
Bokala: DIAZ GARCIA, OSCAR
Bokala: MUGUERZA RIVERO, JAVIER FRANCISCO
Bokala: NAVARIDAS PALMA, JAVIER
Bokala: SIERRA ARAUJO, BASILIO

Baliabide materialak

Informatika fakultateko gradu eta graduondoko ikasketak fakultateko eraikinean eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen Gipuzkoako campuseko ikastegien erabilera amankomuneko ikasgelategian kokaturiko ikasgeletan irakasten dira. Ikasgelategian fakultateak 15 ikasgela ditu esleituta, edukiera ezberdinetakoak, bai ehun ikasle baino gehiago sartzeko nola hogeita hamar bat ikaslerentzakoak. Fakultatearen eraikinean 4 ikasgela daude gaur egun irakaskuntzarako, bai eta hiru mintegi ere, irakaskuntzarako nola askotariko bilerak egiteko erabiltzen direnak. Fakultateko eraikinean ere badira erabilera anitzeko zenbait areto. Ikasgela eta mintegi guztiek daukate irakaskuntzaren mota guztietan behar diren ikusentzuteko bitartekoak, bai eta kasuan kasu behar izaten direnak ere. Fakultateko aretoen erreserba bitarte telematikoen bidez gestionatzen da.
Informatika fakultateak 15 laborategi dauzka (http://www.ehu.es/informatika-students/index.php?option=com_content&view=article&id=69&Itemid=90&lang=eu), horietatik 13tan dira ordenagailuak eta horietako bitan, sistema elektroniko eta digitalen inguruko praktikak egiteko laborategi espezifikoak dira, bai eta robotika finko eta higigarrirako praktikak ere. Hauen artean 24 ordutako aretoa ere bada, ikasleek eguneko edozein ordutan erabil dezaketena. Beste alde batetik, fakultatean kokatutako sailetako ikertaldeek eremu nahikoak dituzte zein bere ikerkuntza jarduera behar den azpiegitura zientifikoaz hornituta. Unibertsitateak fakultateko irakaskuntza ekipamendua eguneratzeko esleitutako aurrekontuari eta ikertaldeek lortutako finantzaketari esker, bertako ekipo informatikoak maiztasun nahikoaz berritzen dira, laborategien prestazioak aurrerapen teknologikoetara egokituta egon daitezen. Aipatu behar da unibertsitateak ikasle, irakasle eta ikertzaileei sare zerbitzuak eskaintzen die eta, hauen artean, nabarmendu beharrekoak dira sare korporatibora sartzeko sare probatu birtualaren (VPN) zerbitzua, unibertsitatearen eremu publikoetan haririk gabe konektatzeko WI-FI zerbitzua (Eduroam kontuaren bidez), Web atari eta ostatuak sortzekoa, informazioaren gordailuak eta erabilera orokorreko zerbitzariak.
Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen bibliotekak baliabide nahikoak eskaintzen ditu gradu eta graduondoko irakaskuntza emateko. Azpimarratu behar du azken urte hauetan nabarmen areagotu dela unibertsitateko bibliotekari esleitutako aurrekontua eta, egun, erabat bermatuta dago era askotariko funts bibliografikoak erostea, gradu eta graduondoko irakaskuntza garatu ahal izateko. Gipuzkoako campusean, biblioteka Carlos Santamaria eraikin berrian kokatzen da eta zerbitzu ugari dauzka, besteak beste, ikasketarako aretoak, hizkuntza laborategia, irakaskuntza eta ikaskuntzarako bitartekoen tailerra eta beste. Biblioteka hauek guztiak integraturik daude, bertako funtsak unibertsitatearen edozein ikastegitatik eskuratu ahal direlarik. Gaur egun, unibertsitate bibliotekaren bilduma 873.116 liburuk, 17.008 aldizkarik eta 2.972 CD-k osatzen dute eta, hauekin bat, ikusentzuteko material ugari (http://www.ehu.es/eu/web/biblioteka). Ikastegi bakoitzaren funts bibliografikoak bertako irakurketa aretoetan kontsulta daitezke. Halaber, funtsok mailegu bidez eskuratu ahal dira ezarritako arautegiaren arabera. Posible ere bada ikastegi batetik unibertsitatearen beste ikastegietako biblioteketako liburu eta artikuluak eskatzea. Azkenik, bada biblioteka arteko mailegurako zerbitzua dago unibertsitate bibliotekan ez diren idazlanak espainiar edo atzerriko erakundeetan eskatu ahal izateko. Ikastegietako biblioteketan dago bertako funtsak fotokopiatzeko zerbitzua, indarreko legeria beti errespetatuz.Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen biblioteka lankidetzarako sare batzuetako kide da, esaterako: REBIUN (unibertsitate biblioteken sarea), DOCUMAT (matematika biblioteken sarea), DIALNET (ekoizpen zientifiko hispaniarraren difusiorako ataria).Beste alde batetik, UPV/EHUren biblioteka pausoz pauso informazio eta komunikazio teknologiak sartzen ari da eskainitako zerbitzuetan, editorial zientifikoek teknologia berrien bidez, zehazkiago internet bidez, eskainitako produktuek ahalbidetzen duten heinean. Honako zerbitzu hauek azpimarratu behar dira unibertsitate bibliotekak bide telematikoen bidez, tokian tokiko web atarietan sartuta, eskaintzen dituztenen artean:- Current Contents eta Inspec argitalpenen datu baseak (aldizkarietako artikuluak, kongresuetako komunikazioak), besteak beste, ingeniaritza eta informatikaren arloak hartzen dituztenak.- Mathscidisk datu basea, matematikaren arloan.- Thomsom Scientific-en Web of Knowledge, zientzia eta teknologiaren espainiar fundazioak (Espainiako gobernuak) estatuko zientzi eta ikerkuntza komunitateari eskainitako sarbideaz.- 7.000 bat aldizkaritarako sarbide elektronikoa, testu osoari. Bereziki, IEEE, Elsevier, Wiley eta Springer editorialen bildumak eskuratzeko.- Unibertsitate bibliotekak web-ean diren erakunde eta toki interesgarrien estekak biltzen ditu, ingeniaritza, informatika eta matematika bezalako arloetan.

Hitzarmena duten erakunde laguntzaileak

  • Azti
  • BCAM Basque Center for Applied Mathematics and Ikerbasque
  • Basque Center for Macromolecular Design and Engineering. POLYMAT Fundazioa
  • CEIT
  • Euskal Herriko Unibertsitatea
  • FATRONIK Tecnalia
  • Fundacion tekniker
  • Fundación Centro de Tecnologías de Interacción Visual y Comunicaciones Vicomtech
  • IKERLAN
  • ROBOTIKER - Tecnalia
  • Savvy Data Systems S.L.
  • Universidad Nacional de San Antonio Abad del Cusco
  • Université Michel de Montaigne - Bordeaux III
  • Université de Pau et des Pays de l'Adour

Bestelako erakunde laguntzaileak

  • (KAVALA) TECHNOLOGICAL EDUCATIONAL INSTITUTE OF KAVALA
  • Almeriako Unibertsitatea
  • Brunel University
  • Euskal Meteorologia Agentzia
  • Fundación Cartif
  • Fundación Vasca de Innovación e Investigación Sanitaria BIOEF
  • GHENT UNIVERSITY
  • Granadako Unibertsitatea
  • IKUSI
  • Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa
  • Katholieke Universiteit Leuven
  • Kordobako Unibertsitatea
  • THE MANCHESTER METROPOLITAN UNIVERSITY
  • Technische Universität Darmstadt
  • Universidad de Cienfuegos
  • University of Birmingham
  • University of Illinois at Urbana-Champaign
  • University of Ottawa Canada
  • Universität Mannheim
  • Université de Pau et des Pays de l'Adour
  • Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala
  • Valentziako Unibertsitate Politeknikoa