Titulo - Matrícula

Matrikula

Perfil de ingreso - Ingeniería Informática

Onartua izateko irizpideak

Sarrera-profila

Sarrera profil gomendatuak hauek dira:

A) Ingeniaritza Informatikoko Gradua eta Master hauek: Sistema Informatiko Aurreratuak, Adimen Konputazionala eta Sistema Adimendunak edo antzekoak.

B) Goi mailako titulazioak, lizentziatura, Ingeniaritza edo prestakuntza informatikoa duten antzeko ikasketadun unibertsitateko graduak, betiere Ingeniaritza Informatikoko esparruren batean izendatutakoen antzeko edukia eta maila duten unibertsitate master ofizialak egin dituztenak.

C) Zientzia eta Teknikaren, Osasunaren eta Giza Zientzien arloetako titulazioak, informatikan eta matematikan nahikoa ezaguera dituztenak ildo horretan doktorego bat egiteko. Kasu honetan, prestakuntza osagarriak egin beharko dira.

Kasu guztietan, beharrezkoa da ingeles mintzatua eta idatzia jakitea, jakintza zientifikoa transmititzeko komunikazio hizkuntza gisa.

Ikasle atzerritarrek programa emateko hizkuntzaren bat menderatzen dutela frogatu beharko dute.

XSLaren edukia

A) eta B) sarrera profilek ez dute behar prestakuntza osagarririk.C) sarrera profila duten ikasleek prestakuntza osagarri batzuk egingo dituzte, 3 eta 24 kreditu inguru artekoak. Doktorego programako Batzorde Akademikoak zehaztuko du eskatzailearentzako prestakuntza plan egokia, haren aurretiko prestakuntza arloa kontuan izanik:-Arlo zientifiko-teknikoa. Prestakuntza osagarriak 9 ECTS izango dira gehienez eta izaera metodologikoa izango dute. Ikerkuntza Metodologia eta Teknikak eta Datuen Azterketa eta Analisia irakasgaietakoak izango dira.-Osasun Zientzien arloa. Prestakuntza osagarriak 18 ECTS izango dira gehienez eta izaera metodologikoa eta prestakuntzakoa izango dute. Ikerkuntza Metodologia eta Teknikak, Datuen Azterketa eta Analisia, Software Matematikoa eta Estatistikoa, Webguneko Bilaketa eta Domeinu Espezifikoetarako Sistema Adimendunak irakasgaietakoak izango dira.-Giza Zientzien arloa. Prestakuntza osagarriak 24 ECTS izango dira gehienez eta izaera metodologikoa eta prestakuntzakoa izango dute. Irakasgai hauetakoak izango dira: Ikerkuntza Metodologia eta Teknikak, Datuen Azterketa eta Analisia, Software Matematikoa eta Estatistikoa, Webguneko Bilaketa, Domeinu Espezifikoetarako Sistema Adimendunak, Arrazoibide Automatikoa eta Web Semantikoa.
Doktoregoa Kudeatzeko Unibertsitateko Arautegiak gerora ezar litzakeen baldintzez gain, hautagaiek hau erantsi behar dute euren eskaeran:Curriculum vitaea, hau barnean hartzen duena: -Egindako ikasketen espediente akademikoa (masterra, gradua edo baliokideak, hala badagokio)-Ikerkuntzako esperientzia eta profesionala-Ingelesaren jakite mailaren egiaztagiria-Bestelako merezimenduak-Doktorego programa egiteko eskatzailearen motibazioak, izan ditzakeen ikerkuntza interesak eta aldi baterako aurreikusitako arduraldia deskribatzen dituen dokumentua-Gutxienez gomendio gutun bat.

Gaztelania

Euskara

Ingelesa

Matricula Procedimiento Asignacion - Común

Doktorego tesien tutore edo zuzendari izango diren irakasleak esleitzeko prozedura

Doktorego programan onartua izateko prozedura ebatzi ondoren, Batzorde Akademikoak tutore bat esleituko dio doktoregai bakoitzari, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleen artetik, eta berak zaindu beharko du doktoregaiaren eta Batzorde Akademikoaren arteko interakzioa. Horrez gain, tutorea prestakuntza eta ikerlana doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioetara egokitzeko arduraduna ere izango da.

Matrikula egin ondorengo hiru hilabeteen barruan, Batzorde Akademikoak doktorego tesirako zuzendari bat esleituko dio, programako edozein irakasle izan ahalko dena, eta tutorea bera izan liteke edo ez. Zuzendari hori honakoetan izango da arduraduna: doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lanak zuzentzen, jarduera horien koherentzian eta egokitasunean, tesiaren gaiaren arloan izango duen inpaktuan eta berritasunean, plangintza eramaten, eta, behar izanez gero, doktoregaiak izena ematen duen beste proiektu eta jardueretara egokitzen.

Zuzendaria UPV/EHUkoa ez bada, tutoreak egingo du unibertsitatearekiko lotura lana.

Tesia zuzendarikidetzan ere egin ahal izango da beste zuzendarikide batekin eta zuzendarikide hori doktorego programakoa izatea ez da nahitaezkoa izango.  Horrez gain, tutorearen edo zuzendariaren izendapena aldatu ahal izango da doktoregoa amaitu aurreko edozein momentutan.

Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu izapideak eta arautegia.