Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

NESTOR GARAY VITORIA

Ezagutza arloa
Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia
Saila
Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia
Ikastegia
Informatika Fakultatea
Posta elektronikoa
nestor.garay@ehu.eus

Informatikan Lizentziatua (1990), Master Konputagailuen Zientzia eta Teknologian (berezko titulua) 1991ean eta Informatikan Doktorea (2000), guztiak UPV/EHUn. UPV/EHUko Doktorego Sari Berezia 2002n.

Bekari-ikertzailea (1992-1995), Irakasle Lagun ordezkoa (1993), Unibertsitateko Irakasle Lagun elebiduna (1995-2002), Unibertsitateko Irakasle Titular Interino elebiduna (2002-2003) eta Unibertsitateko Irakasle Titular elebiduna (2003etik). Irakaskuntza eman du zenbait Grado eta Graduondotan, UPV/EHUn, Deustuko, Lleidako, Oviedoko eta Cienfuegoseko (Cuba) Unibertsitateetan. Abian jarri eta lehen Zuzendari Akademikoa Autonomia Pertsonala Areagotzeko Teknologia unibertsitate Masterrean (titulu ofiziala) UPV/EHUn (2008-2013).

ADIAN Ikerketa Taldeko Egokituz ataleko partaidea 1991etik. Bere ikerketa lerroen artean Pertsona-Konputagailu Elkarrekintza, Irisgarritasuna eta Informatikaren Irakaskuntza daude. Hainbat ikerketa proiektu eta kontratuetako partaide, horietako batzuetan ikertzaile nagusi gisa.

Zenbait doktorego-tesiren (bat nazioartekoa), Master Amaierako Lanen (batek 2016an UPV/EHUko I. Izaskun Heras Prado saria jaso zuen) eta Gradu Amaierako Lanen zuzendari.

Hiru ikerketa- (seiurtekoak) eta bost irakaskuntza-osagarri (bosturtekoak) onartuta ditu, eta irakaskuntzan hiru ebaluazio positibo, DOCENTIAZ programan, jaso ditu 2009an, 2015ean eta 2020an.

Unibasq-ek Irakasle Osorako akreditatuta 2017an, eta autonomia-erkidegoko osagarrietan bikaintasuna aitortua 2018an.