Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

BEÑAT PEREDA AYO

Ezagutza arloa
Ingeniaritza Kimikoa
Saila
Ingeniaritza Kimikoa
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
benat.pereda@ehu.eus

Ingeniaritza Kimikoan titulatua Euskal Herriko Univertsitatean (UPV/EHU, 2006) eta Prozesu kimikoen Ingeniaritza eta Garapen Jasangarria Unibertsitateko Masterrean titulatua (UPV/EHU, 2007). Tesiaren baitan ikerkuntza egonaldia QueenŽs University of Belfast-eko ikerkuntza zentroan, CenTACat (Centre for the Theory and Application of Catalysis). Nazioarteko Doktorea Ingeniaritza Kimikoan (UPV/EHU, 2012) Doktorego sari bereziarekin eta Espainiako Katalisi Elkartearen (SECAT) sari bereziarekin.

Ikerkuntza lana nitrogeno oxidoen (NOx) igorpena murrizteko teknologia katalitikoetan oinarritzen dut, zehazki, NOx biltegiratze eta erredukzio (NSR) eta erredukzio katalitiko hautakorrean (SCR). Azken aldian, CO2-a erregai bihurtzeko teknologia katalitikoen azterketan ere murgildu naiz. Prozesu katalitikoen modelizazioan eta optimizazioan ere lan egiten du. JCR-an indexatutako 37 argitalpenen egilea naiz eta 3 doktorego tesi zuzendu ditut.

Barneko Lan Irakaslea lanaldi partzialean 2012-tik aurrera, Zientzia eta teknologia Fakultateko Ingeniaritza Kimikoa Sailean. Irakasle Atxikia lanaldi osoan 2013/2014 ikasturtetik, Ingeniaritza kimikoko Graduan hurrengo irakasgaien irakaskuntzan parte hartu dudalarik: Prozesu Kimikoen Zinetika, Prozesu Kimikoen Ekonomia Analisia, Energiaren Ingeniaritza, Ingeniaritza Kimikorako Zenbakizko Kalkulua, Esperimentazioa Ingeniaritza Kimikoan I eta II.