Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

OLATZ ZULOAGA ZUBIETA

Ezagutza arloa
Kimika Analitikoa
Saila
Kimika Analitikoa
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
olatz.zuloaga@ehu.eus

Zientzietan (Kimikan) lizentziaduna (1996) eta Kimika Analitikon doktorea (2000) UPV/EHUn. Unibertsitate horretako irakaslea 2000tik. Zientzia eta Teknologiako dekanordea (2011-2019) eta Kimika Saileko zuzendaria 2019tik geroztik..



IBeA ikerketa taldeko kidea, A talde gisa aitortua euskal unibertsitate sisteman. 11 doktorego tesiren zuzendari edo zuzendari-kide; tesi horien artean 8 nazioarteko aipamena izan dute eta 1 Pau et Pays de l’Adour Unibertsitaterekin kotutelatua. Northumbriako Unibertsitatean (Erresuma Batua) eta Pau et Pays de l’Adour Unibertsitatean doktoretza aurreko eta osteko egonaldiak egin ditu, hurrenez hurren. 70 ikerketa proiektu baino gehiagotan aritua, horietatik 15etan ikertzaile nagusi eta beste hirutan ikertzaile-kide. Egilekide argitalpen ugaritan: 137 artikulu zientifiko (http://orcid.org/0000-0002-3614-6293) eta 10 liburu atal, 150 ekarpen baino gehiago estatuko eta nazioarteko biltzarretan. CENAIk aitortutako 4 seiurteko eta 39ko H-indizea (Scopues, 2023ko azaroak 30). Ikerketa-lerro hauek landu ditu nagusiki: ingurumeneko kutsatzaile organikoen analisirako metodoen garapena, araztegiko lohien erabilpena ongarri moduan eta kutsatzaileen akumulazioa barazkitan, kutsatzaile organikoen akumulazioa eta metabolizazioa arrainetan, ingurumeneko metabolomika, kutsatzaile organikoen analisi bideratu eta ez-bideratua ingurumen-laginetan eta biofluidoetan.