Breadcrumb

Título-Medio Ambiente y Recursos Marinos

Itsas Baliabideak eta Ingurugiroa Doktoregoa

Aplikazio habiaratuak

Presentación-Medio Ambiente y Recursos Marinos

Itsas Baliabideak eta Ingurugiroa doktorego programa (MER) sortu zen bere garaian ikerketa ozeanografikoaren eta arrantzaren sektoreak proposatuta, sektore horrek doktoreak behar zituelako. Programaren ezaugarriak dira kalitate handiko ekoizpen zientifikoa, jardueren nazioartekotzea eta doktoregaien mugikortasuna, altua izanik Europako (edo nazioarteko) doktorego tesien tasa. Programaren helburua da doktoreak prestatzea, ikerketa integratua eta diziplina anitzekoa egingo dutenak esparru hauetan: itsas ingurunea, itsas baliabideak eta horien interakzioa (ozeanoaren osasuna, biodibertsitatea, baliabideen ustiapena, kutsaduraren kontrola eta kostaldeko eremuen kudeaketa).

MER doktorego programari lotutako jardueretan sartuta daude Plentziako Itsas Estazioan (PiE‑UPV/EHU) egiten diren ikerketak eta itsas zientzien arloko Erasmus Mundus graduondoko programak (MER+ EMJMD; IMBRsea) Programan hartzen dute, besteak beste, IEO, Azti eta bc3 erakundeek, bai eta Bordeleko eta Paueko unibertsitateek ere, eta tesiak tutorekidetzan egin ahal dira azken horiekin.

XSLaren edukia

Ficha de Grado

Arduraldi partziala

Iraupena : 7 - 8 urte

Eskainitako plazak : 2

Gutxi gorabeherako prezioa : 219 € / mailako

Ficha de Grado

Arduraldi osoa

Iraupena : 4 - 5 urte

Eskainitako plazak : 8

Gutxi gorabeherako prezioa : 301 € / mailako

Harremanetarako

Kontsulta akademikoak : ionan.marigomez@ehu.eus

Kontsulta administratiboak : medioambiente.doke@ehu.eus

Iradokizunak eta eskaerak

XSLaren edukia

Ikerketa taldeak eta lerroak

Ikerketa taldeak eta lerroak
Ikerketa taldeakIkerketa lerroak
Aldaketa globala eta itsas biodibertsitatea
  • Biodibertsitatearen esplorazioa eta kontserbazioa: erronkak eta mehatxuak
  • Biologia planetarioa: molekulatik ekosistemara
  • Itsas eta itsasertzeko ekologia: ekosistemen modelizazioa eta kudeaketa
  • Mehatxu globalak: kutsadura, azidotzea, patogenoak
  • Ozeanoa, aldaketa globala eta klima-aldaketa
  • Ozeanografia eta ziklo bioeragimikoak antropozenoan
Itsas Baliabide Babestuak
  • Baliabide biologiko naturalak eta arrantza-baliabideak
  • Ingurune naturalaren balioespena eta kudeaketa: habitatak, MPAak, erreserbak...
  • Itsas Akuilkultura eta Elikagaien Industria
  • Itsas baliabideen modelizazioa eta kudeaketa ekosistematikoa
  • Itsas bioteknologia: bioekoizpena, biomimetika eta bioingeniaritza
  • Itsasertzeko baliabideak eta zerbitzuak kudeatzea: kostaldeak, turismoa, energia...
Ozeanoa eta Osasuna
  • Biozientzietako eta biomedikuntzako ereduzko itsas organismoak
  • Ekotoxikologia eta ur-toxikopatologia
  • Erantzun biologikoak ingurumen-estresaren hainbat iturriri
  • Itsas poluzioa eta haren ondorio biologikoak
  • One-Health: osasun ekosistematikoa, baliabide naturalena eta giza baliabideena
  • Parasito eta patogenoen biologia eta ekologia itsas ingurunean