Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Titulo - Programa

Programa

Movilidad y estancias -Medio Ambiente y Recursos Marinos

Mugikortasuna eta egonaldiak

Doktoregai bakoitzak ikasketa plan indibidualizatua izaten du, doktoregai guztiei zuzendutako programari lotua, eta denen eskura egoten diren prozedura eta zerbitzuak erabili ahal dituzte.

Hau da programa:

  • 3-4 urte ikerketa jardueretan;
  • doktoregai bakoitzari egokitutako prestakuntza programa indibiduala, ikerketa jarduerekin batera eramango dena aurrera. Programa horrek barne hartzen ditu denek nahitaez egin beharreko jarduerak, eta doktoregai bakoitzarentzat begiraleak aukeratuko dituen ikastaroak eta tutoretzak, MER doktorego programako batzorde akademikoak onartu behar dituenak;
  • doktorego tesiaren gaineko hitzaldi publiko bat.

MER doktorego programak sustatzen du nazioarteko tesiak egitea, eta horretarako ikerketa egonaldiak egitea Europako zein beste edozein tokitako unibertsitateetan, tutorekidetzan, nagusiki Bordeleko eta Paueko unibertsitateekin.