Titulo - Programa

Programa

XSLaren edukia

Prestakuntza Jardueren Plana

Prestakuntza plana

Doktorego Eskolaren jarduerak

Izaera

Hautazkoa

Orduak

12

Deskribapena

Nahitaez bertaratu behar da ikastaro honetara; modulu bakoitzaren azalpen teoriko bat emango da, eta parte-hartzaileek hainbat ariketa praktiko egin beharko dituzte saioetan zehar.

Emaitzak

Doktoregaiak informazioa modu etikoan biltzeko, ebaluatzeko, erabiltzeko eta zabaltzeko beharrezko tresnak eskuratuko ditu.

Ebaluazio-sistemak

Mintegia presentziala da, beraz, nahitaez bertaratu behar da; hori modulu bakoitzean jasotako sinaduren arabera kontrolatuko da. Jarduera amaitzean, horri esker lortutako gaitasunak baloratzea ahalbidetuko duen txosten bat eman beharko zaio tutoreari.

Izaera

Hautazkoa

Orduak

40

Deskribapena

Astebeteko egoitza erako mintegi intentsiboak dira. Ingelesez egiten dira, diziplina eta kultura anitzeko ingurune batean. Doktorego prestakuntzaren bigarren urtean dauden unibertsitate bakoitzeko berrogei ikertzailek beren etorkizuneko lan munduratzera bideratutako prestakuntza zehatza jasotzen dute, ingurune soziolaboral batean (baina ez beti unibertsitate ikerketarekin lotutako gune batean) eta/edo zentro publiko edo erdipublikoetan. Jarduera guztiak doktorialak antolatzen eta talde lana errazten adituak diren langileek dinamizatzen dituzte. Hauek dira programatutako jardueretako batzuk: bisitaldiak mugaren bi aldeetako enpresetara, ikerketa zentroetara eta kultura erakundeetara; doktore exekutiboen eta ekintzaileen lekukotasuna; eta topaketaren amaieran aurkeztuko den proiektu berritzaile bat prestatzeko taldeko lana. Doktorialetan parte hartzea hautazkoa da eta ez dakar inskripzio gasturik. Mantenuaren, egonaldiaren eta garraioaren gastuak unibertsitate antolatzaileek finantzatuko dituzte, Hezkuntza eta Kultura Ministerioak emandako finantziazioaren eta Eusko Jaurlaritzaren Akitania Euskadi lankidetza funtsaren laguntzarekin.

Emaitzak

Doktoregaiek prestakuntza praktikoa eskuratzen dute hainbat arlotan: komunikazioa, berrikuntza, taldeko lana, lidergoa eta ekintzailetza. Kulturaren eta hizkuntzaren arloko enpresa eta elkarteetan lan egiten duten hainbat profesionalek emandako lekukotasunetatik eta esperientzietatik abiatuz, eta enpresetara eta elkarteetara egindako bisitaldien bidez, doktoregaiek harreman zuzena izaten dute esperientzia profesionalarekin. Mintegi horiek diziplinartekoak dira eta, bertan, ikasleak jatorrizko unibertsitate eta ezagutza arlo desberdinak batzen dituzten unitateetan taldekatzen dira. Esperientziak etorkizuneko proiektu profesionala antolatzeko moduari buruzko ezagutza ugari eman behar dizkie ikasleei, bai Unibertsitatean bai bertatik kanpo.

Ebaluazio-sistemak

Kabinete pedagogiko batek kontrolatzen du doktorialen prozedura osoa. Kabinete horrek taldearen jarduera etengabe atzeraelikatuko duten eta doktoregaiek egunero egindako lana monitorizatuko duten hainbat aholkulari profesional barne hartzen ditu. Doktorialetan izena eman ondoren, nahitaezkoa da saioetara bertaratzea eta parte-hartze aktiboa izatea.

Programaren jarduerak

Izaera

Hautazkoa

Orduak

500

Deskribapena

Gutxienez 3 hilabeteko egonaldia atzerriko ikergune do unibertsitate batean, doktorego tesiaren ikerketa lanaren zati bat egiteko.

Emaitzak

Hautazko izaera dela-eta, ikaskuntza emaitzak kasu bakoitzaren araberakoak badira ere (gaitasun espezifikoak eskuratzeari dagokionez: teknologia berriak eskuratzea, datuen tratamendua, etab.), guztiek zeharkako gaitasunak indartzen dituzte (talde lana, ikerketa ibilbidea, etab.).

Ebaluazio-sistemak

Egonaldia aldez aurretik adostuta eta zuzendariaren oniritziarekin egingo da, eta harrera erakundeko prestakuntza programako arduradunaren idatzi bitartez akreditatuko da.

Izaera

Hautazkoa

Orduak

250

Deskribapena

6-8 asteko trebakuntza industrian eta bazkidetutako elkarte bateko ikerkuntzan. Horien bidez, doktoregaiak ez du nahitaez bere ikerketa proiektu espezifikoan lan egin beharko, ezta ikerketari lotutako arloren batean ere; aitzitik, erakunde gonbidatzailearen eguneroko jardueretan arituko da, eta praktikan jarriko ditu (entrenamendua) Itsas Ingurumena eta Baliabideak doktorego programan eskuratutako gaitasunak eta zeharkako trebetasunak. Arrazoi horregatik, 2. urtetik aurrera egitea gomendatzen da, ikerketan aurrera egin ondoren eta lana bilatzeko unea iristen denean. Ez dira nahitaezkoak, eta ikastaro trinkoen ordez (edo horiez gainera) egingo dira, baldin ikastaroak + praktikak (training) 8-10 asteko jarduerak badira gutxienez.

Emaitzak

Ikerketaren helburu zientifikoarekin lotura zuzenik ez duen zeharkako prestakuntza; aldiz, lotura du doktoregaiaren etorkizuneko integrazio profesionala erraztuko duten zeharkako gaitasunekin.

Ebaluazio-sistemak

Aprobetxamendu maila gainbegiraleak ebaluatuko du, aintzat harturik doktoregaiak urteko aurrerapen txostenaren parte gisa entregatuko dion laburpen txostena, edo aintzat harturik doktoregaiak emandako saileko edota taldeko mintegi bat (praktikei buruzko doktoregaiaren iritzia eta balioespena laburtuko ditu, eta haren prestakuntza programarako lorpen interesgarrienak).

Izaera

Nahitaezkoa

Orduak

60

Deskribapena

Lehenengo urtean, doktoregai berri guztiek bi asteko modulu bat egingo dute, sarrera gisa. Modulu horretan, informazio orokorra, programa lortzeari buruzko xehetasunak, zeharkako gaitasunen eta trebetasunen argibideak eta MER arloan ikerketa ibilbidea egiteko gomendioak emango zaizkie. Sarrerako modulu horren barnean, bi eguneko barnetegi bat ere egingo da, doktorego programa honen eta antzeko beste batzuen doktoregaiek esperientziak partekatu ditzaten, eta interesgarriak izan daitezkeen harremanak landuko dira, etorkizunean sor daitezkeen aukerei begira.

Emaitzak

Doktoregai guztiek informazio orokorra eta jarraibideak jasoko dituzte, doktoregai bakoitzak gabeziak dituzten prestakuntza alderdiak gara ditzan: gai kontzeptualak eta oinarrizko teknikak, eta doktorego programaren garapenari eta haren baldintza, eskakizun eta mugarriei buruzko alderdiak. Doktoregaiek gutxieneko komun bat eskuratuko dute, zeharkako gaitasun eta trebetasunei dagokienez, eta Itsas Ingurumena eta Baliabideak esparruko ikerketa ibilbidearen garapenari dagokionez. Doktoregaien arteko elkarrekintza sustatuko da, kohorte bakoitzaren barnean eta kohorteen artean, baita profesionalekin (programako doktore egresatuak edo beste ikertzaile batzuk) eta enplegatzaile potentzialekin ere.

Ebaluazio-sistemak

Sarrera modulua ebaluatzean, kontuan izango da doktoregaiak Programaren batzorde akademikoari aurkeztu behar dion txostena.

Izaera

Orduak

180

Deskribapena

UPV/EHUko ikertaldeak eta atxikitako entitateak arduratzen dira ikastaro trinkoak (tematikoak, orokorrak edo zeharkakoak) emateaz, espezializazio edo uda ikastaro gisa, MER DPtik kanpokoak, eta haren parte gisa aitortzen dira. Halaber, beste erakunde eta herrialde batzuetan eginiko ikastaroak ere aitor daitezke. Edonola ere, doktoregaiak eta haren gainbegiraleak aukeratu behar dituzte ikastaroak, MER DPko batzorde akademikoak onartu behar ditu, eta Doktorego Akordioan zehaztu egin behar dira. Doktoregaiek gutxienez 5 ikastaro egin behar dituzte (3-5 egunekoa bakoitza) doktorego prestakuntzaldiaren 3 urteetan.

Emaitzak

Doktoregaiak bere ikerketa lanaren trebetasun tekniko espezifikoak eta ezagutzak eskuratuko ditu, itsas ingurumen eta baliabideen arloko beste alderdi batzuk interpretatzeko eta eztabaidatzeko balioko diotenak, espezifikoki bere lanekoak ez izanagatik baliagarri direnak ikerketa prestakuntza sendotzeko eta doktorego programaren ezaugarri den zeharkako ikuspegia garatzeko. Gainera, ahal den neurrian, ikastaroak egiteko mugikortasuna bultzatu eta beste unibertsitate eta programa batzuetako doktoregaiak erakartzeko ikastaroak eskaintzen dira. Ondorioz, elkarrekintza eta integrazioa bezalako balioak indartzen dira, programako helburuen zati garrantzitsu direnak.

Ebaluazio-sistemak

Ikastaro trinkoen aprobetxamendu maila gainbegiraleak ebaluatuko du, aintzat harturik doktoregaiak urteko aurrerapen txostenaren parte gisa entregatuko dion laburpen txostena, edo aintzat harturik doktoregaiak emandako saileko edota taldeko mintegi bat (ikastaroari buruzko doktoregaiaren iritzia eta balioespena laburtuko ditu, eta haren prestakuntza programarako lorpen interesgarrienak). Doktoregaiak onuraz parte hartzearen ziurtagiria aurkezten badu bertaratze ziurtagiria aurkeztu ordez, ez da beharrezkoa izango gainbegiralearen txostena, eta ziurtagiriaren kopia erantsiko zaio urteko txostenari.

Izaera

Nahitaezkoa

Orduak

8

Deskribapena

Urtean behin, tailer ireki bat egingo da, horretarako aukeratutako nazioarteko biltzar batean (adib.: PRIMO 2013/17, Int Symp Oceanogr Bay Biscay (biennal), RiMER Workshop¿). Doktoregaiek, gutxienez, MER tailer ireki horren bi ediziotan parte hartu beharko dute, beren prestakuntzaldian. Tailer horietan, doktoregaiek beren ikerketa espezifikoarekin lotutako alderdiak, ikuspegiak eta aurrerapenak aurkeztuko dituzte. MER DPko irakasleek, beste zientzialari batzuek eta industria ordezkari gonbidatuek moderatzaile eta gidari lanak egingo dituzte eztabaidetan, eta MER arloko azken aurrerapenak eta aztergai garrantzitsuenak aurkeztuko dituzte. Era berean, MER DP arloaren eta haren doktoregai eta ikerketa ildoen ikusgarritasuna indartzeko, tailer hauek zabalik egongo dira hautatutako batzar zientifikoan parte hartzen duen publikoarentzat: besteak beste, ikerketa arlo honetako ikertzaile aktiboentzat eta enplegatzaile potentzialentzat.

Emaitzak

Doktoregaiak lehen aldiz agertuko dira komunitate zientifikoaren aurrean, aktore nagusi gisa. Esperientzia hartuko dute emaitzen komunikazioan eta eztabaidan, eta harreman interesgarriak egingo dituzte, beren doktorego tesiaren ikerketaren garapenerako eta beren ikerketa ibilbidearen proiekziorako.

Ebaluazio-sistemak

Workshoparen antolakuntza batzordeak MER workshopak ebaluatuko ditu, eta programaren batzorde akademikoari bidaliko dizkio ebaluazio inprimakiak, onartuak izateko.

Oferta Anual Actividades - Comun