Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

DAVID MECERREYES MOLERO

Ezagutza arloa
Arloa ez dago adierazita edo behin-behinekoa da
Saila
Kimika Aplikatua
Ikastegia
POLYMAT INSTITUTUA
Posta elektronikoa
david.mecerreyes@ehu.eus

Kimikan lizentziatua UPV/EHU-n (1994) eta Liegeko Unibertsitatean doktoratua (Belgica, 1998). IBM Almaden eta Stanfordeko Unibertsitatean ikertzaile posdoktoral gisa egon ondoren (2000) Ramon y Cajal fellow gisa CIDETEK-IK4n hasi zen, bertan Nanomaterialetako Unitateko buru izan zelarik 2010 arte.

2011n Ikerbasque Research Professor postua (https://www.ikerbasque.net/es/david-mecerreyes) lortu zuen POLYMAT-UPV/EHUn, gaur egun bertako zuzendari-ordea izanik (http://www.polymat.eu/en/groups/innovative-polymers-group). Polimeroetan aditua den “Innovative Polymers” taldeko buru da DM. Talde honen ikerkuntza, material polimeriko berritzaileen sintesian oinarritzen da, energia eta ingurumenerako teknologia emergenteak sustatzea duelarik helburu. Taldeak partaidetza aktiboa du Europar Batasunak finantzaturiko FP7 edo H2020-ren barneko proiektuetan, martxan dauden FET-OPEN, ERC-Poc edo MSC (RISE, ITNak eta IFak) proiektuak esaterako, baita taldeak koordinaturiko beste hainbat proiektu ere, ERC Starting Grant adibidez.

15 doktore tesi zuzendu ditu dagoeneko DM-ek. 270 artikulutik gora argitaratu ditu prestigiozko aldizkari zientifikoetan, 11000 zitazio baino gehiago lortuaz. Hainbat patente eta liburu kapitulutan parte hartu du, baita 30 kongresu baino gehiagotan aurkeztu ere bere lana gonbidatu gisa. Horrez gain, UPV/EHU-ko irakasle moduan jardun ohi du masterreko polimeroen sintesiaren inguruko kurtsoa emanez (Polimeroen Masterra; Nanozientzia eta Nanoteknologiaren