MIREN AGURTZANE MUGICA IZTUETA
- Ezagutza arloa
- Kimika Fisikoa
- Saila
- Polimero eta Material Aurreratuak: Fisika, Kimika eta Teknologia
- Ikastegia
- Kimika Fakultatea
- Posta elektronikoa
- agurtzane.mugica@ehu.eus
Agurtzane Múgica,1995ean, Kimikan lizentziatu zen (Macromolekuletan), Donostiako Kimika Fakultatean (UPV / EHU). Ondoren, unibertsitate berean Kimikako doktoradutza egin zuen, polimeroen nahasketetan elkarrekintza eta nahaskortasunari buruzko ikerketa teoriko eta esperimentala aztertuaz, M. Cortazar irakaslearen zuzendaritzapean.
Gaur egun, Polimeroen Zientzia eta Teknologia Saileko irakasle agregatua da eta Fisika Kimika eta Polimeroen Zientziak irakasten ditu gradúan eta Masterrean. Polymer Materials Research Institute-ko (POLYMAT) kidea ere bada.
40 argitalpen baino gehiago ditu nazioarteko hainbat aldizkarietan eta nazioarteko hainbat kongresutan parte hartu du (35). 7 Master amaierako ikerketa lan zuzendu ditu eta doktorego tesia bi zuzendu ditu.
Egungo ikerketako interesak honako hauek dira: Propietate termikoak, morfologia, nukleazioa, material erdi kristalinoen eta material multifaseen kristalizazio eta kristalizazio zinetikoa (bereziki polimeroen nahasketak, blokezko kopolimeroak, biopolimeroak eta nanokonpositeak). BERC-Polymat-eko Advanced Multiphasic Polymers (AMP) ikerketa-taldeko kidea da.
(Http://www.polymat.eu/en/groups/Advanced%20Multiphasic%20Polymers%20(AMP)%20Group).