Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

MIKEL ALBERDI GOITIA

Ezagutza arloa
Sistemen Ingeniaritza eta Automatika
Saila
Sistemen Ingeniaritza eta Automatika
Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
mikel.alberdi@ehu.eus

Nire ikerketa-area nagusia sistema dinamikoei aplikatutako kontrola da eta, bereziki, indukzio-makinen kontrola eta honen aplikazioa itsasoko olatuetatik lortutako energia berriztagarriaren sorkuntzan, itsasoko olatuen energia-eraldatzeko zentralen kontrolaren bitartez. UPV/EHUko "Grupo de Control Automático" partaidea naiz, 25 artikulu baino gehiago publikatuak dituena gure ezagutza-areako nazioarteko konferentzia desberdinetan, liburu-kapitulu eta nazioarteko aldizkarietan – gehienak JCR(ISI) publikazioaren goi laurdenetan indexatuak. Ekarpenen garrantziak Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Eusko Jaurlaritzako Energiaren Euskal Erakundearen arteko kolaborazio-hitzarmena bultzatu eta gauzatu du. Kolaborazio-hitzarmen honen jardun-bidea Mutrikun 2011ko uztailan inauguratutako NEREIDA MOWC zentrala da. Orain arte I+G (Ikerketa eta Garapena) motako 20 proiektu baino gehiagotan parte hartu dut, deialdi publikoetan finantziatutakoak edo garrantzi handiko empresa eta/edo administrazio. CNEAI-k aitortutako seiurteko bat dut eta ANECA-ren eta Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren akreditazioak. Bilboko Ingeniaritzako Eskolako "Máster Universitario en Ingeniería de Control, Automatización y Robótica" mastereko irakaslea naiz, "Control de sistemas de generación de energías limpias" irakasgaian hain zuzen, non Ur Zutabe Oszilatzailean (OWC) oinarritutako itsasoko olatuen energia-eraldatzeko zentralen ezagutza eta gaitasuna ikasleei helaraztea du helburu.