Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Titulo - Programa

Programa

XSLaren edukia

Antolaketa

Doktorego programaren koordinazioa

GARRIDO HERNANDEZ, AITOR JOSU

Batzorde akademikoa

Batzordeburua: GARRIDO HERNANDEZ, AITOR JOSU
Bokala: PORTILLO PEREZ, EVA
Bokala: TAPIA OTAEGUI, GERARDO

Baliabide materialak

Ikertaldeek eremu egokiak dituzte doktoregoko ikasleek programako sail atalen ikerkuntzarako laborategietan jardun dezaten. Honez gainera, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoak, bertan baitu egoitza programaren egiaztapena eskatzen duen sailak, ikasgela eta mintegi egokiak dituzte doktorego programan aurreikusitako jarduera guztiak garatu ahal izateko.

Programak UPV/EHUren Sistemen Ingeniaritza eta Automatika saileko irakaskuntza eta ikerkuntza baliabideak izango ditu erabilgarri, barne izanik sail horren irakaskuntza eta ikerkuntzarako laborategiak, bertan den tresneria eta ordenagailu bidezko kontrol sistemak diseinatu, analizatu eta simulatzeko programen lizentziak. Ondoren zehaztasun handiagoaz deskribatuko dira laborategiok: Gainera, UPV/EHUren Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoaren biblioteka eta irakurketa gelak ere erabiliko dira. Justifikazio memoria honetan aurkeztutako doktorego programaren jatorria den programaren urteetako ibilerak hala erakusten duelarik, baliabideok nahiko izan dira gurako egoki guztiek kontrol eta automatizazioaren arloko doktorego tesia behar bezala osa zezaten. Zehazkiago, honako hauek dira erabil daitezkeen laborategiak: P3B4L, P3B6L, P3B7, P3B11

Unibertsitateetako biblioteka nagusiez gain, bertan milioi bat inguru liburu eta 17.000 aldizkaritatik gorako harpidetzak dituztelarik, Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoan ere biblioteka dago irakaskuntza eta ikerkuntza jarduera burutzeko. Doktorego ikasleek bertan kontsultatu edo maileguan jaso ditzakete unibertsitateetan erabilgarri den edozein liburu edo aldizkarietako artikuluak eskatu, unibertsitatearen web guneak baliatuz. Ikertaldeek ere biblioteka txikiagoak dituzte zeinek bere ikerketa ildoetan ohikoago erabilitako aldizkariak eta azken urteetako kongresu eta doktorego tesietako akten bilduma zabala bertan izanik.

Hitzarmena duten erakunde laguntzaileak

  • Centro de Investigacion Cooperativa en Biociencias (CIC-bioGUNE)
  • Ente Vasco de la Energía (EVE)
  • Euskal Herriko Unibertsitatea
  • Ministerio de industria y energía-ciemat
  • Tecnalia