Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

PATXI ALKORTA EGIGUREN

Ezagutza arloa
Sistemen Ingeniaritza eta Automatika
Saila
Sistemen Ingeniaritza eta Automatika
Ikastegia
Gizpuzkoako Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
patxi.alkorta@ehu.eus

Koordinatzailea eta Kanpo-harremanak Eibarko atalean (Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola, GIE)

Iraskaskuntza Ertainetako Irakasle hiru ikasturtetan (1992/95). Doktore Ingeniaria Elektronikan, Unibertsitateko Irakasle Titularra, 1995 urteaz geroztik klaseak ematen ditu Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Graduan, baita Energia Berriztagarrienean ere, eta Kontrol Ing., Automat. eta Robotika Unibertsitate Masterrean (INCAR), eta baita Kont. Sare Adimen. eta Sorkuntza Banat. ere (Smart Grids). Gradu/Master Amaierako 20 Lan (G/MAL) baino gehiago zuzendu ditu eta 90 GAL baino gehiagoren epamahaikide izan da. Bere ikasleentzako hainbat apunte eta ebazturiko ariketak argitaratu ditu (ISBN 2), internetekoetaz gain (cnx, OCW), eman dituen irakasgaiekin erlazionaturik, euskaraz nahiz gazteleraz (Industria Informatika, Erregulazio Automatikoa eta Kontrola, Robotika, LabVIEW, etab.).

Bere ikerketa esparrua Makina Elektrikoen Kontrol Aurreratua da, eta Kontrol Aurreratua Taldeko (UPV/EHU) kide da. 20 ikerketa proiektu eta enpresekin sinaturiko 9 ikerketa proiektutan aktiboki parte hartu du. Egilekide da ondorengoetan: patente industrial 1, nazioarteko aldizkarietan argitaratutako 20 artikulutan eta nazioarteko kongresuetako 53 txostenetan. Ikerketa seiurteko 2 (CENAI) ditu, INCAR Doktorego Programan dago, nazioarteko doktorego tesi 1 zuzendu eta beste industrial 1 zuzentzen ari da.

8 ebaluazio positibo (irakaskuntza, ikerketa, kudeaketa): UNIBASQ (3), CENAI (2), DOCE