Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

MARIA GUADALUPE LOPETEGUI SEMPERENA

Ezagutza arloa
Latin Filologia
Saila
Ikasketa Klasikoak
Ikastegia
Letren Fakultatea
Posta elektronikoa
guadalupe.lopetegi@ehu.eus

Nire tesiaren oinarria izan zen lana argitaratu eta gero (Edición y estudio de la documentación latina de Sancho VI de Navarra), honako hauek izan dira garatu ditudan ikerketa alorrak: Erdi Aroko latinaren eta hizkuntza erromantzeen arteko erlazioa Soziolinguistika historikoaren ikuspuntutik, Erdi Aroko irakaskuntza eta idazle nahiz pertsona eskolatuen formakuntza eta Antzinate Berantiarreko nahiz Erdi Aroko arte erretorikoaren bilakaera, teoriaren eta praktika literarioaren ikuspuntutik. Azken alor hori izan da oparoena azken urteetan eta partaide izan naizen proiektuetan gehien landu dudana. Dena den, gaur egun hasieran abiapuntu gisa hartu nuen ikerketa lerroa (dokumentazioa, latin diplomatikoa eta erretorika alegia), berriro hartu dut. Nire orain arteko ikerketa jasotzen duten lanak, 5 liburu, 60 bat artikulu nahiz entsegu eta beste hainbeste hitzaldi dira.

Ikerketa proiektuez eta argitalpenez gain, nire irakaskuntza gradu nahiz lizentziaturatan eta masterretan, aipatutako ikerketa lerroekin lotuta egon da. Egun honako ikasgai hauek irakasten ditut: Latin Arrunta, Hizkuntza Klasikoak edo Latina, hizkuntza eta kultura baten historia. Masterretan berriz, Latindar Erretorikarekin erlazionatutako gaiak eman izan ditut.