Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Titulo - Programa

Programa

XSLaren edukia

Prestakuntza Jardueren Plana

Prestakuntza plana

Doktorego Eskolaren jarduerak

Izaera

Hautazkoa

Orduak

12

Deskribapena

Nahitaez bertaratu behar da ikastaro honetara; modulu bakoitzaren azalpen teoriko bat emango da, eta parte-hartzaileek hainbat ariketa praktiko egin beharko dituzte saioetan zehar.

Emaitzak

Doktoregaiak informazioa modu etikoan biltzeko, ebaluatzeko, erabiltzeko eta zabaltzeko beharrezko tresnak eskuratuko ditu.

Ebaluazio-sistemak

Mintegia presentziala da, beraz, nahitaez bertaratu behar da; hori modulu bakoitzean jasotako sinaduren arabera kontrolatuko da. Jarduera amaitzean, horri esker lortutako gaitasunak baloratzea ahalbidetuko duen txosten bat eman beharko zaio tutoreari.

Izaera

Hautazkoa

Orduak

40

Deskribapena

Astebeteko egoitza erako mintegi intentsiboak dira. Ingelesez egiten dira, diziplina eta kultura anitzeko ingurune batean. Doktorego prestakuntzaren bigarren urtean dauden unibertsitate bakoitzeko berrogei ikertzailek beren etorkizuneko lan munduratzera bideratutako prestakuntza zehatza jasotzen dute, ingurune soziolaboral batean (baina ez beti unibertsitate ikerketarekin lotutako gune batean) eta/edo zentro publiko edo erdipublikoetan. Jarduera guztiak doktorialak antolatzen eta talde lana errazten adituak diren langileek dinamizatzen dituzte. Hauek dira programatutako jardueretako batzuk: bisitaldiak mugaren bi aldeetako enpresetara, ikerketa zentroetara eta kultura erakundeetara; doktore exekutiboen eta ekintzaileen lekukotasuna; eta topaketaren amaieran aurkeztuko den proiektu berritzaile bat prestatzeko taldeko lana. Doktorialetan parte hartzea hautazkoa da eta ez dakar inskripzio gasturik. Mantenuaren, egonaldiaren eta garraioaren gastuak unibertsitate antolatzaileek finantzatuko dituzte, Hezkuntza eta Kultura Ministerioak emandako finantziazioaren eta Eusko Jaurlaritzaren Akitania Euskadi lankidetza funtsaren laguntzarekin.

Emaitzak

Doktoregaiek prestakuntza praktikoa eskuratzen dute hainbat arlotan: komunikazioa, berrikuntza, taldeko lana, lidergoa eta ekintzailetza. Kulturaren eta hizkuntzaren arloko enpresa eta elkarteetan lan egiten duten hainbat profesionalek emandako lekukotasunetatik eta esperientzietatik abiatuz, eta enpresetara eta elkarteetara egindako bisitaldien bidez, doktoregaiek harreman zuzena izaten dute esperientzia profesionalarekin. Mintegi horiek diziplinartekoak dira eta, bertan, ikasleak jatorrizko unibertsitate eta ezagutza arlo desberdinak batzen dituzten unitateetan taldekatzen dira. Esperientziak etorkizuneko proiektu profesionala antolatzeko moduari buruzko ezagutza ugari eman behar dizkie ikasleei, bai Unibertsitatean bai bertatik kanpo.

Ebaluazio-sistemak

Kabinete pedagogiko batek kontrolatzen du doktorialen prozedura osoa. Kabinete horrek taldearen jarduera etengabe atzeraelikatuko duten eta doktoregaiek egunero egindako lana monitorizatuko duten hainbat aholkulari profesional barne hartzen ditu. Doktorialetan izena eman ondoren, nahitaezkoa da saioetara bertaratzea eta parte-hartze aktiboa izatea.

Programaren jarduerak

Izaera

Nahitaezkoa

Orduak

24

Deskribapena

Jardunaldiok tesien zuzendariek antolatuko dituzte. Eurek egingo dute deialdia, behar besteko aurrerapenaz. eta programaren batzorde akademikoari jakinaraziko diote. Jardunaldiak urtean behin antolatuko dira, gutxienez. Ahalegina egingo da (batzorde akademikoak egindako gonbiteen bidez) programatik kanpoko ikertzaileak egon daitezen jardunaldietan, hala unibertsitateetakoak nola ikerguneetakoak, estatukoak zein nazioartekoak, haien ekarpena balio handikotzat jotzen baita. Ikasleek hiru jardunalditara joan beharko dute programan egon bitartean: tesia denbora osoz egiten ari direnek urtean jardunaldi bat egingo dute; denbora partzialez ari direnek, hiru jardunaldi bost urtean.

Emaitzak

Ikaskuntzaren emaitza hauek izan behar dituzte jarraipen jardunaldiok: - Doktoregaiak gai izatea ikerketaren emaitzak beste ikertzaile batzuen aurrean aurkezteko. - Doktoregaiak gai izatea ebaluatutako azken aldian zehar egindako aurrerapen objektiboak ikusarazteko. - Doktoregaiak gai izatea hurrengo ebaluazio aldirako ikerketa lanaren plangintza azaltzeko eta konprometitzeko. - Doktoregaiak gai izatea antzeko egoeretan dauden beste ikertzaile batzuen teknikak eta arrazoitze moduak bereganatzeko.

Ebaluazio-sistemak

Tesi zuzendariek ziurtatu beharko dute honako hauek betetzen direla: - Doktoregaiak jardunaldietara joatea: bertaratzea ezinbestekoa da. - Doktoregaiek ahozko aurkezpenak egitea beste doktoregaien aurrean, programako irakasleen aurrean eta, halakorik dagoenean, kanpoko adituen aurrean. - Hizlariek jardunaldiaren amaierako txostena egitea.

Izaera

Nahitaezkoa

Orduak

15

Deskribapena

Doktorego programak antolatutako mintegiak. Programako irakasle/ikertzaileek eta gonbidatuek estatukoak nahiz atzerritarrak parte hartuko dute, eta aztergai izango dira alderdi kontzeptual eta metodologikoak eta haien aplikazioa ikerketan.

Emaitzak

Doktoregaiak gaitasunak eskuratzea lan hipotesiak formulatu eta doktorego ikerketari aplikatutako estrategia metodologikoak aukeratzeko. Gainera, ohitura hartzea ikertzaile seniorrekin harremanetan jartzeko.

Ebaluazio-sistemak

"Bertaratze kontrolak. Doktoregaiak mintegiaren ondorioei buruzko txosten bat idatziko du, mintegiaren balorazio pertsonala jasoko duena, besteak beste."

Izaera

Hautazkoa

Orduak

480

Deskribapena

Jarduera honen barruan ekintza hauek daude aurreikusita: - Programako batzorde akademikoak argitara ematea kanpoko unibertsitate eta ikerguneen eskaintzak doktoregaiek bertan ikerketa egonaldiak egiteko. - Master eta Doktorego Eskolaren web orrian informazio eguneratua izatea beste unibertsitate batzuetan eta erreferentziako ikerguneetan egonaldiak egiteko eta elkarlanean zuzendutako doktoregoak egiteko dauden laguntzez. Edozelan ere, doktorego programako batzorde akademikoak eman beharko dio onespena proposatzen den mugikortasun ekintza bakoitzari. Proposamenak, gutxienez, puntu hauek izan beharko ditu: - Egonaldia egingo duen doktoregaiaren izena. - Ekintzaren helburuak. - Xede unibertsitatea edo ikergunea. - Denboraren plangintza. - Harremanetarako pertsona xede ikergunean. Erraztasunak emango dira doktoregaiek mugikortasun deialdietan parte hartzeko. Bidaiei eta jardueretan (ikerketa mintegiak, biltzarrak¿) izena emateari buruzko informazioa emango zaie deialdi horietan parte hartu nahi duten ikasleei.

Emaitzak

-Doktoregaiak gai izatea arlo eta kultura askotako inguruneetan lan egiteko. -Doktoregaiak gai izatea ikertalde batean beste hizkuntza batzuetan komunikatzeko. -Doktoregaiek trebetasun sozialak eskuratzea jatorri kultural eta ikerketa ibilbide oso desberdinak dituzten ikertzaileekin lan egiteko. -Doktoregaiak gai izatea epe ertain/luzean ikerketarako erabilgarriak izango zaizkien kontaktuak egiteko.

Ebaluazio-sistemak

Tesi zuzendariek ziurtatu beharko dute doktoregaiek honako hauek entregatzen dituztela: - Doktoregaiak egonaldia egin izanaren ziurtagiria. - Egonaldiaren ondorioz lankidetzan egindako argitalpen edo hitzaldiak. - Doktoregaiek atzerriko unibertsitate eta ikerguneetan egindako hiru hilabetetik goragoko egonaldien kasuan, nazioarteko tesia egiteko proposamena. Egonaldi horiek jardueren dokumentu pertsonalizatuan jasoko dira.