Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Titulo - Programa

Programa

Movilidad y estancias - Literatura comparada

Mugikortasuna eta egonaldiak

Mugaz Gaindiko Dok Barnetegietan parte hartzeko aukeraz gain, Literatura Konparatua eta Literatur Ikasketak doktorego programak unibertsitateetan eta ikerguneetan borondatezko ikerketa egonaldiak (gutxienez 480 ordukoak) egiteko aukera ere ematen du.

«Nazioarteko doktorea» aipamena lortu nahi dutenek gutxienez hiru hilabeteko egonaldia egin beharko dute, Espainiatik kanpo, unibertsitate batean edo izen handiko ikergune batean. Beste unibertsitate batekin tutorekidetzan tesia egin nahi dutenek, gutxienez bederatzi hilabeteko egonaldia egin beharko dute erakunde horretan.

Programak mugikortasun akordioak ditu, besteak beste, honako erakunde hauekin: Pau (Département de Langues, Littératures et Civilisations de l'Arc Atlantique), Bordeaux (Cultures et Langues Régionales), Konstanz (Fachbereich Literatur-, Kunst- und Medienwissenschaften), Lorraine (Centre d’Etudes Litteraires Jean Mourot), Tor Vergata-Roma (Dipartimento di studi letterari, filosofici e di storia dell’arte), Tokio (Foriegn Studies).

Bestalde, gure doktoregaiek nazioarteko aipamena eskuratzeko edo tesiak tutorekidetzan egiteko bidea eman dieten ikerketa egonaldiak egin dituzte honako hauekin: París IV (Sorbonne), París VII (Denis Diderot), Nancy II (Lorraine), Cardiff, Harvard, Conneccticut, Reno-Nevada, Marburg, Iberoamerikanisches Institut de Berlín, etab.