Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Titulo - Matrícula

Matrikula

Perfil Ingreso - Neurociencia Cognitiva

Onartua izateko irizpideak

Sarrera-profila

Neurozientzia Kognitiboaren inguruko doktoretza programa (Cognitive Neuroscience) «Neurociencia Cognitiva del Lenguaje» masterra edo Neurozientzia Kognitiboarekin edo antzeko ezaugarriak dituen bestelako masterren bat burututako ikasleei zein Neurozientzia Kognitiboaren disziplina anitzeko alorrarekin zerikusia duten masterretan (adb. Psicologia, Biologia, Medikuntza, Ingeniaritza Biomedikoa, Fisika, Matematikak edo Hizkuntzalaritza) 60 kreditu egin dituztenei zuzenduta dago.

XSLaren edukia

Urtarrilaren 28ko 99/2011 EDk, doktorego ikasketa ofizialak arautzeko denak, bere 7. artikuluan dioenari jarraiki, doktorego programak prestakuntza osagarri bereziak eskatzeko aukera dauka. Programak ez du inolako prestakuntza osagarri berezirik aurreikusten, programarako berezia den ikerketa master bat (Hizkuntzaren Neurozientzia Kognitiboa masterra) duen heinean. Horren ikastaro teoriko eta metodologikoak erabil daitezke kideko beste master batzuk ikasi izanaren ondorioz doktorego tesia egiteko prestakuntza egokia ez duten ikasle horien prestakuntza osatzeko. Kasu horietan, doktoregoaren batzordeak prestakuntza osagarriak egitea eska lezake eta ikaslea Doktorego Programan onartua egongo da, baina baldintzapean. Prestakuntza osagarriak ikerketako edo teoria edo metodologia prestakuntzako kreditutara egon daitezke lotuak.

Batzorde akademikoak ondoko irizpideak hartuko ditu aintzat hautagaiak aukeratzerakoan:

(1) Hautagaiaren espediente akademikoa gradu eta masterrean (% 35)

(2) Neurozientzia kognitiboaren eremuko prestakuntza berezia (% 15)

(3) Ingelesaren jakite maila (% 20)

(4) Zientzia argitalpenak eta beste ikerketako merezimendu batzuk (% 10).

(5) Aurrez aurreko elkarrizketa. Ondoko alderdiak baloratuko dira: teoria eta metodologia ezagutzak, aurretiko eskarmentua, motibazioa, interesa, ekimena, ikasteko jarrera (% 20)

Irizpide horietan guztietan oinarrituta, batzorde akademikoak erabaki beharko du: hautagaia (a) onartua, (b) ukatua edo (c) prestakuntza kreditu kopuru zehatz bat gainditzeko baldintzapean onartua izan den.

Batzorde Akademikoak beren emaitzak jakinaraziko dizkie hautagaiei. Jakinarazpena jaso ondoren, ikaslea bere tutorearekin jarri beharko da harremanetan, eta izena emateko prozesua burutu. Hiru hileko epean, gehienez, batzorde akademikoak, tutorearekin eta doktoregaiarekin batera, tesi zuzendari bat izendatuko dute.

Matricula Procedimiento Asignacion - Común

Doktorego tesien tutore edo zuzendari izango diren irakasleak esleitzeko prozedura

Doktorego programan onartua izateko prozedura ebatzi ondoren, Batzorde Akademikoak tutore bat esleituko dio doktoregai bakoitzari, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleen artetik, eta berak zaindu beharko du doktoregaiaren eta Batzorde Akademikoaren arteko interakzioa. Horrez gain, tutorea prestakuntza eta ikerlana doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioetara egokitzeko arduraduna ere izango da.

Matrikula egin ondorengo hiru hilabeteen barruan, Batzorde Akademikoak doktorego tesirako zuzendari bat esleituko dio, programako edozein irakasle izan ahalko dena, eta tutorea bera izan liteke edo ez. Zuzendari hori honakoetan izango da arduraduna: doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lanak zuzentzen, jarduera horien koherentzian eta egokitasunean, tesiaren gaiaren arloan izango duen inpaktuan eta berritasunean, plangintza eramaten, eta, behar izanez gero, doktoregaiak izena ematen duen beste proiektu eta jardueretara egokitzen.

Zuzendaria UPV/EHUkoa ez bada, tutoreak egingo du unibertsitatearekiko lotura lana.

Tesia zuzendarikidetzan ere egin ahal izango da beste zuzendarikide batekin eta zuzendarikide hori doktorego programakoa izatea ez da nahitaezkoa izango.  Horrez gain, tutorearen edo zuzendariaren izendapena aldatu ahal izango da doktoregoa amaitu aurreko edozein momentutan.

Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu izapideak eta arautegia.