Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Breadcrumb

Título - Neurociencia Cognitiva

Neurozientzia Kognitiboa Doktoregoa

Nested Applications

Presentación - Neurociencia Cognitiva

Neurozientzia Kognitiboa diziplina arteko abentura batetik jaio zen; hain zuzen, elkarren artean loturarik ez duten hainbat arloren –psikologia kognitiboa, neurofisiologia, hizkuntzalaritza, neuropsikologia klinikoa, eta abar– abenturatik, baita neuroirudiaren eta konputazioaren arloan eginiko aurrerapen teknologikoetatik ere. Diziplinen arteko abentura horren helburua hizkuntza bezalako prozesu psikologikoen atzean dauden garuneko mekanismoak ezagutzea da.

Programaren helburua Neurozientzia Kognitiboaren arloko ikertzaileak prestatzea da, jakintzaren mugan aurrerabideak egin eta Osasunaren eta Hezkuntzaren arloetara jakintzaren transferentzia egite aldera. Arreta berezia eskainiko zaie diziplina arteko prestakuntza teorikoari eta neuroirudiaren arloko teknika aurreratuei.

Programa honako gai hauei buruzko hainbat ikerketa talderen artean artikulatzen da: Lengoaia eta irakurketa, Eleaniztasunaren neurobiologia, Neurodegenerazioa eta hizkuntzaren nahasmenduak, eta Neurozientzia Kognitiboaren arloko metodo aurreratuak.

Ezinbestekoa da BCBLren aurretiazko hautaketa prozesu batean parte hartzea. Eman beharreko dokumentazioari eta epeei buruzko informazio gehiago hemen: https://www.bcbl.eu/doctoral-programme-in-cognitive-neuroscience/

XSLaren edukia

Ficha de Grado

Arduraldi partziala

Iraupena: 5 - 8 ikasturte

Eskainitako plazak: 3

Gutxi gorabeherako prezioa: 219 €/mailako

Ficha de Grado

Arduraldi osoa

Iraupena: 3 - 5 ikasturte

Eskainitako plazak: 12

Gutxi gorabeherako prezioa: 301 €/mailako

Harremanetarako

Kontsulta akademikoak: phdcn@bcbl.eu

Kontsulta administratiboak: elena.gonzalez@ehu.es

Iradokizunak eta eskaerak

XSLaren edukia

Ikerketa taldeak eta lerroak

Ikerketa taldeak eta lerroak
Ikerketa taldeakIkerketa lerroak
Eleaniztasunaren neurobiologia
  • Bigarren hizkuntzak ikasteko prozesuaren neurobiologia
  • Elebitasunaren neurobiologia
  • Neurozientzia hezitzailea
Hizkuntza eta irakurketa
  • Garapenaren nahasteak
  • Hizkuntza eskuratzearen oinarri neuralak
  • Hizkuntza ulertze eta ekoiztearen oinarri neuralak
Metodo aurreratuak neurozientzia kognitiboan
  • Begien mugimenduak erregistratzeko metodoak
  • EEG (ElektroEnzefaloGrafia) eta MEG (MagnetoEnzefaloGrafia) metodoak
  • Erresonantzia magnetikoko (funtziozko eta egiturazko erresonantzia magnetikoa) eta infragorrien bidezko espektrografia
Neuroendekapena eta Hizkuntzaren nahastea
  • Hizkuntza eta dementzia
  • Hizkuntza eta zahartze osasuntsua
  • Hizkuntzaren nahasteak: aphasiak eta garuneko erasana