Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Titulo - Programa

Programa

XSLaren edukia

Prestakuntza Jardueren Plana

Prestakuntza plana

Doktorego Eskolaren jarduerak

Jarduerarik ez

Programaren jarduerak

Izaera

Nahitaezkoa

Orduak

10

Deskribapena

Lehen hiru orduetan, doktoregoaren markoan eragin duten lege aldaketak azalduko dira, bai eta doktore titulua lortzea ahalbidetzen duen prozesuan dituzten ondorio praktikoak ere. Hurrengo hiru orduetan ikerketaren hastapenak, Ikertzaileen Europako Gutuna eta zientzia lanaren emaitzak ahoz eta idatziz aurkezteko irizpideak azalduko dira. Azkenik, lau orduko hirugarren saioan ezagutza eremu bakoitzeko zientzia aldizkariak eta argitalpenak baloratzeko irizpide bibliometrikoak azalduko dira, bai eta horiekin lan egiteko baldintza bereziak ere.

Emaitzak

Bere doktorego tesiaren garapena arautuko duen marko berriaren irudi zehatz eta praktikoa jasoko du doktoregaiak. Hau da, araudi berriaren inguruko orokortasun teorikoak, EBekin dauden paralelismoak eta orain arte indarrean egon den markoarekiko aldeak azalduko dira. Bere proiektua erregistratzeko dituen dedikazio modalitateak, doktorego tesia defendatzeko dituen epea eta zer nolako tesi mota gara dezakeen (bakoitzaren baldintzak barne) ezagutuko ditu. Azkenik, hizkuntza eta bide ezberdinetan bere ikerketaren emaitzen inguruko ahozko eta idatzizko aurkezpenak garatzeko beharrari aurre egin beharko dio behin eta berriz. Aldi bakoitzean, ikasitako orokortasunak praktikara eraman beharko ditu doktoregaiak.

Ebaluazio-sistemak

Derrigorrezkoa da mintegira bertaratzea eta, ondorioz, asistentzia kontrolatu egingo da. Saioetan parte-hartze aktiboa izatea eta doktoregaiek garaturiko lan praktikoak ere baloratuko dira.

Izaera

Nahitaezkoa

Orduak

40

Deskribapena

Ahoz eta idatziz komunikatzeko trebetasunen inguruko prestakuntza sustatzeko jarduerak antolatuko ditu programak. Ondoko jarduerak antolatuko dira, gutxienez: a) Tesi proiektuak aurkeztea (30 minutu ikasleko; feedbacka emateko denbora utziko da). Eta proiektuen aurkezpenetara bertaratzea BCBL zentroan. Aldizkakotasun aldagarria duen mintegi bat dago bertan, non BCBL zentroan garatzen diren proiektu guztiak aurkezten diren. b) Urteko ikerketa plana ebaluatzeko saioak (ordubete ikasleko, feedbacka eman eta ebaluazioa egiteko denborarekin). c) Zientzia txostenen idazketari buruzko tailerra. d) Zientzia zabaltzeko tekniken inguruko tailerra.

Emaitzak

Doktoregaiek komunikatzeko trebetasunak barneratuko dituzte. Oso erabilgarriak dira eremu akademikoan zein enpresa arloan lan egiteko.

Ebaluazio-sistemak

Bertaratuen banakako kontrola eramango da prestakuntza jarduera guztietan; 40 ordu egiaztatu beharko dira, gutxienez. Horrez gain, idazketa tailerra justifikatzeko, doktoregoaren zientzia eremuen baitako inpaktu handiko aldizkariek aplikatzen dituzten irizpideak aplikatuz idatzitako artikulu bat egingo da. Eta poster edo ahozko komunikazio bat aurkeztu beharko da biltzar batean. Kontrol horiek Doktoregaiaren jarduera dokumentuan (DJD) sartuko dira. Dokumentu hori, ikasleak doktoregoan zehar aurkeztu behar dituen dokumentu akademiko ofizial guztiekin batera (urteko aurrerapenen txostenak eta tesia), beste osagai bat izango da bere urteko ebaluaziorako.

Izaera

Nahitaezkoa

Orduak

60

Deskribapena

Doktoregaiak beren ikerketa ildoaren eta landa edo laborategi lanaren harira egin beharko dituen autoikaskuntzako berezko jarduerez gain, ondoko prestakuntza jarduerak antolatuko dira, gutxienez: a) Metodologia aurreratuko ikastaroak (teknologia prestakuntza barne) b) Biltzarretan parte hartzea (urtean behin gutxienez) c) Ikerketa plana eguneratzea (hilero).

Emaitzak

Beren lana programatzeko trebetasunak lortuko dituzte doktoregaiek eta metodologia teknika aurreratuak gehituko dizkiote beren errepertorioari.

Ebaluazio-sistemak

Bertaratuen banakako kontrola eramango da prestakuntza jarduera guztietan; 60 ordu egiaztatu beharko dira, gutxienez. Kontrol horiek Doktoregaiaren jarduera dokumentuan (DJD) sartuko dira. Dokumentu hori, ikasleak doktoregoan zehar aurkeztu behar dituen dokumentu akademiko ofizial guztiekin batera (urteko aurrerapenen txostenak eta tesia), beste osagai bat izango da bere urteko ebaluaziorako.

Izaera

Hautazkoa

Orduak

40

Deskribapena

Aste oso batean zehar garatzen diren egoitza-erako mintegiak dira. Diziplina anitzeko ingurune eleanitz batean (ingelesera, frantsesera, gaztelania eta euskara, nahiz eta ingelesera nagusi den ezagutza akademikoak trukatzeko hizkuntza gisa), diziplina artekoa eta kulturanitza, garatuko dira mintegiak. Oraindik ikasten dauden unibertsitate bakoitzeko berrogei ikerlarik unibertsitate eta/edo zentro publiko edo erdi publikoetako ikerketaz haraindi doan lan eta gizarte ingurune batean laneratzea sustatzea xede duen prestakuntza zorrotz eta sakona jasoko dute. Doktorialen antolakuntzan aditu diren langileak dinamizatuko dituzte jarduera guztiak. Ondokoak daude, programatutako jardueren artean: posterrak aurkeztea, mugaren bi aldetan aukeraturiko enpresak, ikerketa zentroak eta kultura erakundeak bisitatzea, doktore betearazle eta ekintzaile ezberdinen testigantza eta talde lana, telebista plato batean aurkeztuko den proiektu berritzaile bat elkarrekin prestatzeko.

Emaitzak

Doktoregaiek prestakuntza praktikoa eskuratzen dute (learning by doing) hainbat arlotan: komunikazioa, berrikuntza, taldeko lana, lidergoa eta ekintzailetza. Kulturaren eta hizkuntzaren arloko enpresa eta elkarteetan lan egiten duten hainbat profesionalek emandako lekukotasunetatik eta esperientzietatik abiatuz, eta enpresetara eta elkarteetara egindako bisitaldien bidez, doktoregaiek harreman zuzena izaten dute esperientzia profesionalarekin. Mintegi horiek diziplinartekoak dira eta, bertan, ikasleak jatorrizko unibertsitate eta ezagutza arlo desberdinak batzen dituzten unitateetan taldekatzen dira. Esperientziak etorkizuneko proiektu profesionala antolatzeko moduari buruzko ezagutza ugari eman behar dizkie ikasleei, bai Unibertsitatean bai bertatik kanpo.

Ebaluazio-sistemak

Kabinete pedagogiko batek kontrolatzen du doktorialen prozedura osoa. Kabinete horrek taldearen jarduera etengabe atzeraelikatuko duten eta doktoregaiek egunero egindako lana monitorizatuko duten hainbat aholkulari profesional barne hartzen ditu. Doktorialetan izena eman ondoren, nahitaezkoa da saioetara bertaratzea eta parte-hartze aktiboa izatea.

Izaera

Hautazkoa

Orduak

150

Deskribapena

Doktoregoa hasi aurretik Neurozientzia Kognitiboaren eremuan lan egiten duen nazio mailako zein nazioarteko zentro aurreraturen batean egonaldi bat egitea gomendatzen diegu ikasleei. Hil batekoa izan beharko luke egonaldiak, gutxienez (doktorego titulu europarra lortu nahi dutenen kasuan salbu). Eskari guztietan, tutore eta tesi zuzendariak funtsezko papera izango du ikasleak gidatzeko. Mugikortasuna sustatzea xede duten beken edo diru-laguntzen inguruko informazioa eskainiko da. Orokorrean, ikerketa egonaldiak atzerriko ikerketa zentroetan egitera bultzatuko du programak; eta atzerriko adituen parte-hartzea bultzatuko du ere tesi epai-mahaitan eta jarraipen batzordetan.

Emaitzak

Ideia, teoria eta metodo ezberdinetara irekita egotea, tesiaren garapena hartzen duen zentroak dituen horiez aparte.

Ebaluazio-sistemak

Bertaratuen banakako kontrola eramango da prestakuntza jarduera guztietan. Kontrol horiek Doktoregaiaren jarduera dokumentuan (DJD) sartuko dira. Dokumentu hori, ikasleak doktoregoan zehar aurkeztu behar dituen dokumentu akademiko ofizial guztiekin batera (urteko aurrerapenen txostenak eta tesia), beste osagai bat izango da bere urteko ebaluaziorako. Harrera zentroan doktoregaiaren arduradun den ikertzaileak edo dagokion saileko zuzendariak ikaslearen probetxamenduari buruz egin duen txostena erantsiko da.

Izaera

Nahitaezkoa

Orduak

60

Deskribapena

Doktoregaiek egin beharko dituzten berezko jarduerez gain (artikuluak aztertu eta laburtzea, ikerketa plana zuzendariarekin eztabaidatzea, etab.), ondoko prestakuntza jarduerak antolatuko dira, gutxienez: a) Zientzia mintegiak (astean 1) BCBL zentroak zientzia mintegi bat egiten du astero. b) Hitzaldietara bertaratzea (2 hileko) Bi astean behin, gonbidatu batek hitzaldia bat ematen du BCBL zentroan (ikus http://www.bcbl.eu/activities-and-seminars/). c) Doktorego biltzarretara edo jardunaldietara bertaratzea (urtean behin). BCBL zentroak Neurozientzia Kognitiboari loturiko ezagutza eremu ezberdinen inguruko bi tailer/biltzar antolatzen ditu urtean.

Emaitzak

Doktoregaiek ideia berrietara irekita egongo dira. Honela, beren zientzia jakinduria eguneratu eta bizitzan zeharreko etengabeko prestakuntza baten motibazioa mantenduko dute.

Ebaluazio-sistemak

Bertaratuen banakako kontrola eramango da prestakuntza jarduera guztietan; 60 ordu egiaztatu beharko dira, gutxienez. Kontrol horiek Doktoregaiaren jarduera dokumentuan (DJD) sartuko dira. Dokumentu hori, ikasleak doktoregoan zehar aurkeztu behar dituen dokumentu akademiko ofizial guztiekin batera (urteko aurrerapenen txostenak eta tesia), beste osagai bat izango da bere urteko ebaluaziorako.