UPV/EHUko II. Doktorego Jardunaldiak

II Jornadas Doctorales de la UPV/EHU. Nuestra investigación

Master eta Doktorego Eskolak 2019ko uztailaren 3an, Bilboko Bizkaia Aretoan egingo diren UPV/EHUko II. Doktorego Jardunaldietan parte hartzera gonbidatzen zaituzte. MDek antolatutako zeharkako prestakuntza-jarduera da.

Jardunaldi horien helburua da UPV/EHUko doktoregaiei elkar ezagutzeko aukera ematea, eta xede hauek dituzte:

  • UPV/EHUko doktorego programetako ikerketa jarduerak ezagutaraztea.

  • Doktoregaiei aukera ematea ezagutzak gizartera transferitzen eta hedatzen ikasteko.

  • Askotariko ezagutza arloetako doktoregaien arteko esperientzia eta iritzi trukea sustatzea.

  • Doktoregoei garrantzia ematea, laneratzea errazten eta hobetzen duen prestakuntza gisa.

Halaber, uste dugu jardunaldi hauek aukera bikaina direla irakasleek eta Eskolako etorkizuneko ikasleek beste batzuk unibertsitatean egiten ari diren doktoregoko ikerketa ezagut dezaten eta doktoregaiekin lankidetzan aritzeko aukerak aurki ditzaten. Hori dela eta, jardunaldiko saio espezifikoak unibertsitateko komunitate osoari irekita egongo dira.