Sariak

Master eta Doktorego Eskolak zortzi sari banatuko ditu. Sariak ezagutzaren hainbat arlotako doktoreek osaturiko diziplina anitzeko epaimahaiek emango dituzte. Sari bakoitza bidaia poltsa bat izango da, sariduna kongresu batera joan dadin, bere doktorego tesiari loturiko emaitzak bertan aurkezteko. Sariaren zenbatekoa honetarako erabili beharko da: izen ematea, ostatua eta garraioa. UPV/EHUko II. Doktorego Jardunaldietako itxiera-ekitaldian banatuko dira sariak.

Hauek dira sariak:

  • “Nire tesia 180 segundoan”: 500 € aurkezpen onenari, eta 250 €-ko accesit-a.

  • Posterra: sei sari emango dira, bakoitza 200 €-koa (gai bakoitzeko posterrik onenak jasoko du saria).