Izen ematea

UPV/EHUko II. Doktorego Jardunaldietan izena emateko, beharrezkoa da ekarpen bat egitea honako bi formatu hauetakoren batean: posterra edo “Nire tesia 180 segundoan" ekimenerako ahozko aurkezpena. Ekarpenak egile bakarra izango du, doktoregaia.

Doktoregaiek erantsitako formularioa bete beharko dute, eta ekarpena 6 arlo hauetako zeinetan egingo duten adierazi.

  1. Osasuna, aldaketa demografikoa, kirola eta ongizatea.

  2. Energia, garraioa eta 4.0 industria

  3. Hausnarketa gizarteak eta aldaketa soziala

  4. Elikagaien segurtasuna eta ekosistemak

  5. Klima, ingurumena, baliabideak eta lehengaiak

  6. Kultura, aisialdia eta sormena

Aurkezpenaren laburpenak (aipatutako formatuetan) doktorego tesiari dagokion doktorego programako zuzendariaren oniritzia izan beharko du.

Parte hartzaile bakoitzak aurkezpen bakarra bidali ahalko du, nahi duen formatuan.