AURKEZPENA

Eskala handiko ebaluazioak gure herriko hezkuntza dinamikaren partea dira: diagnostiko-ebaluazioak, PISA edo beste ebaluazioak. Ebaluazio guzti hauek gure sisteman sartu dira hobekuntzarako estrategia iraunkor moduan. Ia-ia urtero ikasle, irakasle, ikastegi eta familia asko esperientzia hauetakoren batek eraginduak izaten dira. Eta, halabeharrez, ebaluazio hauen eraginak eta inpaktuak irakaskuntzaren egunerokotasunera trasladatzen dira, gehienetan ikusiezina den eran. Aldi berean gai garrantzitsuenetakoa bilakatu dira hezkuntzari buruz izaten diren gizarte eztabaidetan. Eduki badugu gisa honetako ebaluazioei buruzko esperientzia, laburra baina kontsolidatua. Ebaluazio hauek gure hezkuntza eremuan agertuz geroztik debatea eta eztabaidak, batzuetan liskartuak, ez du etenik izan. Nahiz eta edozein politika publikoren esparrutan kontuen agerpen publikoa gero eta zabalduago izan, gaiaren garrantzia eta izaten duen oihartzun mediatikoa direla medio, komunikabideetako debatea askotan desbideratua agertzen da. Fokua irekitzeko, eskala handiko ebaluazioei buruzko ikuspegi globala eskaintzeko, bildu dugun esperientzia azaltzeko eta gaiaren geroa argitzeko unea da. Egin dezagun, bada, ariketa, ikuspegi irekiaz eta ezagutza objektiboan oinarrituta. UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia fakultateak (HEFA) markoa, foroa eta ahotsak eman nahi dizkio debate honi.

DESTINATARIOS

  1. Comunidad educativa en general: equipos directivos, personal técnico de los servicios de educación  (berritzegunes, servicios de inspección, etc.), consejos escolares, sindicatos, asociaciones de familias, de directores, coordinadores de redes educativas, … 
  2. Comunidad universitaria, especialmente de másteres de educación. 

OBJETIVOS

  • Presentar distintas visiones y experiencias sobre las Evaluaciones a Gran Escala.
  • Crear un espacio para la reflexión y el debate sobre las cuestiones más sustantivas que acompañan a estas evaluaciones: razones, procedimientos, efectos o impactos, usos.
  • Proponer prácticas que ayuden al uso formativo de estas evaluaciones.

NORENTZAT

 

  1. Oro har, hezkuntza komunitatearentzat: zuzendaritza taldeak, hezkuntza zerbitzuetako pertsona teknikoak (berritzeguneak, ikuskaritza zerbitzuak, e.a.), eskola kontseiluak, sindikatuak, familien elkarteak, zuzendarien elkarteak, ikastegi-sareetako koordinatzaileak, …
  2. Unibertsitateko komunitatea, bereziki hezkuntza masterretakoa.

 

HELBURUAK

  • Eskala handiko ebaluazioei buruz ikuspegi eta esperientzia desberdinak aurkeztea.
  • Mota honetako ebaluazioek dituzten ezaugarri nabarmenei buruz eztabaidatzeko eta hausnartzeko espazio bat sortzea.
  • Ebaluazio huen erabilpen formatzailea egiten laguntzeko praktikak proposatzea.