Breadcrumb

Ikastaroko bideoen galeria

Ikastaroko bideoen galeria

«Ikastaroko bideoen galeria» aukerako gune bat da, eta «Kaltura Ikastaroko Bideo Galeria» izeneko blokearen bidez gaitu daiteke. Bertan, ikasleek ere bideoak parteka ditzakete. Lehenespenez, ordea, ikasleen ekarpenak onartu egin behar dira gelako gainerako erabiltzaileek ikusi ahal izan ditzaten.

Galeria gaitzeko, zabaldu eskuineko alboko panela eta egin klik «Gehitu bloke bat» aukeran (1). Ondoren, hautatu dagokion blokea (2).

Ikastaroko bideoen galeria gaitzea: Gehitu bloke bat (1) eta Kaltura Ikastaroko Bideo Galeria blokea hautatu (2).

Kanalean bideoak partekatzeko, egin klik «Gehitu kanalera» aukeran (1). Goiko eskuineko izkinako ikonoan (2) klik eginez gero, konfigurazio-aukera aurreratuetara sar zaitezke. «Editatu» aukeran (3), moderazio-aukerak alda ditzakezu.

Galeriaren aukerak: Gehitu kanalera (1), konfigurazio-menua (2) eta moderazioa aldatzeko Editatu aukera (3).