Bideoak argitaratzea ikastaroan Kaltura-rekin
Irakasleentzako eskuliburua
Kaltura bideoak kudeatzeko tresna bat da, eta eGela eta EHUon plataformekin integratuta dago. Erabiltzaile bakoitzak, ikasleek barne, «Kaltura Baliabideak» izeneko gune pertsonala du, bideoak sortu, gorde eta editatzeko. Irakasleek bideoak argitara ditzakete eGelan eta EHUonen, «Kaltura bideoa» baliabidea edo testu-editoreko Kaltura botoia erabiliz.
Ikasleek, berriz, Kaltura erabil dezakete zereginetan bideoak entregatzeko, baita idazteko baimena duten eremuetan bideoak txertatzeko ere, hala nola foroetan eta glosarioetan.
Horrez gain, ikasgela birtual bakoitzean «Ikastaroko bideoen galeria» gaitu daiteke, bideoak partekatzeko gune osagarri gisa. Ikasleek ere ekarpenak egin ditzakete bertan, baina, lehenespenez, irakasleek onartu behar dituzte gainerako erabiltzaileek ikusi ahal izan ditzaten.
Honako eskuliburu hau Euskal Herriko Unibertsitateko eCampus-ek landu du.