XSLaren edukia

Finantza Zuzendaritza: Inbertsioak

Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea. Gipuzkoako Atala
Titulazioa
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4567.5
Gelako p.913.5
Ordenagailuko p.69

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Irakasgai honen bidez ondorengo GAITASUN ESPEZIFIKOAK (GE) landu eta baloratzen dira:

GE-1: Inbertsio proiektuen balorazio ekonomiko-finantzarioa egiteko beharrezkoak diren aldagai ezberdinak zehaztu eta kalkulu era ezberdinak identifikatu.

GE-2: Enpresaren finantza arloaren helburuaren arabera inbertsio proiektuen onargarritasunaren azterketa egin, bai ziurtasunean eta bai arrisku egoeran.

GE-3: Enpresaren oreka finantzarioa ahalbidetzen duten inbertsio eta finantzaketa erabaki egokiak hartu.

GE-4: Enpresaren finantza erabakiak jasotzen dituen epe luzerako eta epe laburrerako plangintza finantzarioa gauzatzen ikasi.

GE-5: Enpresaren inbertsio eta plangintza finantzarioko erabakiak hartzen laguntzen duten erreminta informatiko espezifikoak era egokian erabili.

GE-6: Enpresaren diruzaintza arazoen ebazpenerako cash management erreminten aukeraketa.

Gaitasun espezifiko hauek moduluko ondorengo gaitasunekin lotura dute: M03CM01, M03CM03, M03CM04, M03CM06, M03CM07 eta M03CM08.



Aipatutako gaitasun espezifikoez gain, irakasgai honetan ondorengo ZEHARKAKO GAITASUNAK (ZG) landu eta balioztatzen dira:

ZG-1: Lortutako datuetan oinarrituz, arrazoitutako iritziak igortzeko gaitasuna

ZG-2: Autonomia-gradu altua lortzeko ikasketa-trebetasunak garatzea.

ZG-3: Erantzukizun eta errespetuarekin, ekimenarekin eta lidergoan, taldean lan egiteko gaitasuna.

ZG-4: Pentsamendu analitikorako eta gogoeta kritikorako gaitasuna.

ZG-5: Sormena, berrikuntza eta ekintzaile espiritua garatzeko gaitasuna.

ZG-6: Idatzizko komunikaziorako gaitasuna.

ZG-7: Ahozko komunikaziorako gaitasuna.

ZG-8: Enpresen administrazio eta zuzendaritzarekin zerikusia duen edozein esparrutan lortutako ezagupenak bere lanari aplikatzeko gaitasuna.





Guztiarekin lortu nahi diren ikasketaren EMAITZAK (E) ondorengoak dira:

E1: Inbertsio proiektu batean eragina duten aldagaien zehazpena eta kalkulua.

E2: Inbertsio proiektuen balorazioa ziurtasun egoeran eta arrisku egoeran.

E3: Enpresaren finantza oreka ahalbidetzen duten inbertsio proiektuen eta finantzaketa iturrien erabaki egokien hartzea.

E4: Enpresaren finantzapen planaren gauzatzea.

E5: Erreminta informatiko espezifikoak era egokian erabili.

E6: Enpresaren diruzaintza arazoen ebazpenerako cash management erreminten zehazpena eta aukeraketa.

E7: Enpresen administrazio eta zuzendaritzarekin zerikusia duen edozein esparrutan lortutako ezagupenak bere lanari aplikatzea.

Laburbilduz, emaitza guzti hauen bidez ikasleak M03 moduluarekin eskuratzen dituen ikaskuntzaren emaitza ezberdinetatik ikasgai honekin, zehazki, ondorengoa jorratzen da: arriskurik gabeko eta arriskua duten inbertsio-proiektuak baloratzea, eta enpresaren finantza-oreka lortzeko inbertsioak eta finantzaketa-iturri egokiak erabakitzea.

Hau guztiori, alde batetik, etika akademikoaren betetzea sustatuz gauzatzen da, praktika egokien erabilpena bultzatuz (gela barruko jarreran, talde-lanean, praktiketan, e.a.). Bestetik, Agenda 2030 eta Nazio Batuen Garapen Iraunkorreko Helburuen (GIH) ildotik, irakasgai honetako ikaskuntza-prozesua eta GIHren analisiaren eta eraginen arteko harremana barneratzen hasiko da (bereziki; 8. helburua (guztiontzako hazkunde ekonomiko inklusiboa eta iraunkorra, enplegua eta lan duina sustatzea) eta 12. helburua (kontsumo eta ekoizpen modalitate iraunkorrak bermatzea)).



Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1. Finantza funtzioa

2. Enpresaren plangintza eta inbertsio eragiketei sarrera.

3. Enpresaren plangintza finantzarioa: epe luzerako eta epe laburrerako plangintzak.

4. Inbertsio proiektuen azterketa ziurtasun baldintzetan.

5. Inbertsio proiektuen aldagaien kalkulua.

6. Inbertsio proiektu bateraezin eta ez-osoen balorazioa.

7. Inbertsio proiektuen azterketa arrisku egoeran.

8. Finantza baliabideen batez besteko kostua: kapitalaren batez besteko kostu haztatua.

9. Diruzaintzaren kudeaketa eta cash-management.



MetodologiaToggle Navigation

Metodologiari dagokionez, irakasgaian finkatutako helburu eta gaitasunen araberakoa da. Horretarako, klase ordu magistral eta praktikoetan, horien lorpenera bideratutako irakaskuntza-ikasketa metodologien konbinazioa erabiliko da, non ondoren zehazten joango den. Ikasketarako beharrezko materiala irakaskuntzarako sortutako eGela ikasgela birtualean eskuragarri dago. Saio hauetan irakasle eta ikasleen parte-hartze aktiboa sustatuko da eta horretarako bereziki metodologia aktiboen erabileraz baliatuko da. Klase magistraletan azaldutako edukiak klase praktikoetan praktikara eramango dira, ideia eta hausnarketa ezberdinen elkartrukeak eginez. Gainera, klaseetan sortutako zalantzak, bertan argitzeaz gain, sakondu nahi izanez gero tutoretza orduak erabili ahal izango dituzte.

Zehatzago:

- KLASE MAGISTRALETAN, proposaturiko helburuak lor ditzan, ikasleak ezagutu behar dituen oinarrizko kontzeptuak, teknikak eta tresnak aurkeztuko dira. Hau da, egitarauko gai desberdinak garatuko dira, kontzeptuak azalduz eta adibide edota ariketekin ilustratuz jakintza teorikoak jakinarazteko. Proposatzen diren adibideak, kasuak eta ariketak, teorian ikusitako kontzeptuak lantzeko eta ikasleen zalantzak argitzeko asmoz sortu dira.

- Halaber, klase magistralaz gain, KLASE PRAKTIKOETAN (Ordenagailuko praktikak barne), adibideak, problemak,e.a. burutu (banaka edota taldeka) eta eztabaidatuko dira irakasgaiko kontzeptuak eta ezaguerak finkatzeko eta sakontzeko, ikasleen parte-hartze zuzena bultzatuz. Bibliografian ariketa desberdinak egiteko lagungarriak diren liburuen zerrenda izan arren, klasean orokorrean, eGelan (kopiagintza zentroaz gain) atxikitutako Manualean jasotako ariketak eta “ARIKETEN BILDUMA”ko adibide eta problemak erabiliko dira.



OHARRAK:

Unibertsitate edo osasun agintariek azterketa era presentzialean ezin dela gauzatu adieraziz gero, IRAKASKUNTZA/EBALUAKETA ON LINE ERARA EGOKITUKO DA.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Azken azterketaren bitartez ikasleek lortutako ezagutza teoriko zein praktikoak baloratuko dira, non penalizazioak egon daitezkeen.

Azken frogak bi zati edukiko ditu:

• Proba objektiboa, non ikasgaian garatutako alde teoriko eta praktikoak barneratzen diren.

• Ariketak, non ikasleak irakasgaiari buruz lortutako ulermen maila baloratuko den.

Proba objektiboa eta ariketaren proportzioa balorazioan %50ekoa izango da eta batez besteko emaitza kalkulatzeko zati bakoitzean 10 punturekiko gutxienez 3,5 puntu atera behar dira (hau da, %35a).

Unibertsitate edo osasun agintariek azterketa era presentzialean ezin dela gauzatu adieraziz gero, ebaluaketa on line eran gauzatuko da. Kasu honetan, azken froga proba objektiboa izango da, non ikasgaian garatutako alde teoriko eta praktikoak barneratzen diren.



II. Balorazio jarraitua (4 puntu):

o Talde-lana (4 puntu) (lan presentziala eta ez presentziala), ikasleek, taldeka, azaldutako edukiekin loturiko arazoak landuko ditu.

Irakasgaiko nota bi zatien batura bidez kalkulatuko da. Horretarako, azken frogan gutxieneko bat lortu behar da, hau da, 2,1 puntu 6rekiko (%35a).

Zatiren batean gutxienekora iristen ez bada ikasgaia GAINDITU GABE edukiko du. Irakasgaia gainditzeko 5 puntuko gutxieneko kalifikazioa lortu behar da.

Edozein kasutan ikasleak azken ebaluazioaren sistema bidez ebaluatua izateko eskubidea du. Horretarako, azken froga 10ekiko egin nahi duten ikasleek eskaera idatziz aurkeztu beharko dute irakasgaiko irakasleari, non zentroko egutegian zehazten den ikasturtearen hasieratik 9 asteetako epea edukiko duen.

Ohiko deialdiari uko egiteko nahikoa da azken frogara ez aurkeztea.

OHARRA: Unibertsitate edo osasun agintariek azterketa era presentzialean ezin dela gauzatu adieraziz gero, IRAKASKUNTZA/EBALUAKETA ON LINE ERARA EGOKITUKO DA. Kasu honetan, azterketa proba objektiboa izango litzateke, non ikasgaian garatutako alde teoriko eta praktikoak barneratzen diren.



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Egelan edo/eta fotokopia-zerbitzuan ikasgaiari dagokion materiala eskuratu ahal izango da (apunteak, artikuluak, ariketak, e.a.).

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

BREALEY, R. eta MYERS, S. (2005): Fundamentos de Financiación Empresarial, Editorial McGraw-Hill, Madrid.

BREALEY, R.; MYERS, S. eta MARCUS, A. (2007): Principios de Dirección Financiera, Editorial McGraw-Hill, Madrid.

CRUNDWELL, F. K. (2008): Finance for engineers: evaluation and funding of capital projects. Springer-Verlag, London.

FERRUZ, L. (2002): Dirección financiera, Editorial Gestión 2000, Barcelona.

LUENBERGER, D. G. (2009): Investment science. Oxford University Press, New York.

PINDADO, J. (Zuzendaria) (2012): Finanzas empresariales, Paraninfo, Madrid.

SUAREZ SUAREZ A.S. (2005): Decisiones óptimas de inversión y financiación en la empresa, Editorial Pirámide, Madrid.



Gehiago sakontzeko bibliografia

ALEXANDER, G. J.; SHARPE, W. F. eta BAILEY, J. V. (2003): Fundamentos de Inversiones. Teoría y Práctica, Editorial Pearson Educación - Prentice Hall, México.
BARTOLACCI, F., CAPUTO, A. eta SOVERCHIA, M. (2020). Sustainability and financial performance of small and medium sized enterprises: A bibliometric and systematic literature review. Business Strategy and the Environment, 29(3), 1297-1309.
CORRAL-LAGE, J.; GARCÍA DELGADO, S.; IPIÑAZAR, I.; PEÑA, N. eta SAITUA, A. (2021): Guía para la emisión y verificación de información sostenible a través de indicadores medioambientales, sociales y de gobernanza para pymes, ed. BNFIX GLOBAL.
DÍEZ DE CASTRO, L.T. eta LÓPEZ, J. (2001): Dirección Financiera, Editorial Prentice Hall, Madrid.
ERKENS, M., PAUGAM, L. eta STOLOWY, H. (2015). Non-financial information: State of the art and research perspectives based on a bibliometric study. Comptabilité - Contrôle - Audit, 3(21), 15-92.
MASCAREÑAS, J. (2010): Finanzas para directivos. Pearson, Madrid.
ROSS, S.A.; WESTERFIELD, R.W. eta JAFFE, J.F. (2000): Finanzas corporativas, Editorial McGraw-Hill, Madrid.
VALLELADO, E. eta AZOFRA, V. (Eds.) (2002): Prácticas de Dirección Financiera, Editorial Pirámide, Madrid.
VAN HORNE, J. C. eta WACHOWICZ, J. M. Jr. (2002): Fundamentos de Administración Financiera, Editorial Pearson Educación - Prentice Hall, México.

Aldizkariak

Análisis Financiero Internacional
Boletín de Dirección de Finanzas
Boletín Económico del Banco de España
Boletín Estadístico del Banco de España
Boletín Financiero - Bolsa del Madrid
Cuadernos de Gestión
Estrategia Financiera
Finanzas y Desarrollo
Financial Analysis Journal
Harvard Business Review
Harvard Deusto Finanzas y Contabilidad
Journal of Finance
Investigaciones Económicas
Moneda y Crédito
Partida Doble
Perspectivas del Sistema Financiero
Revista de Análisis Financiero
Revista de Contabilidad y Dirección
Revista de Economía del ICE
Revista Española de Financiación y Contabilidad

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ERRASTI AMOZARRAIN, ANGEL MARIA
  • MENDIZABAL ZUBELDIA, ALAITZ
  • ZABALZA MIERA, KOLDO MIRENA

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

08:30-10:00

08:30-10:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.4 - .
  • AULA 0.4 - .

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-9

10:30-11:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 2.5 - .

01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-9

09:30-10:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 1.5 - .

01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
10-15

10:30-11:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 2.5 - .

01 Ordenagailuko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
10-15

09:30-10:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 1.5 - .

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:00-11:30

10:00-11:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 2.5 - .
  • Aula 2.5 - .

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-9

09:30-10:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 2.5 - .

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
10-15

09:30-10:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 2.5 - .

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

15:30-17:00

15:30-17:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 1.7 - .
  • Aula 1.7 - .

46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-8

14:00-15:00

9-9

14:00-15:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 1.7 - .
  • Aula 1.7 - .

46 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
10-15

14:00-15:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 1.7 - .