XSLaren edukia

Nazioarteko Finantza Kudeaketa

Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Titulazioa
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
X
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4263
Mintegia913.5
Ordenagailuko p.913.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Ikasgai honetan gaitasunak Titulazio eta 04 Moduluko "Administrazioko eta enpresako kudeaketarako hautazko ibilbideak" trebetasunekin bat datoz (https://gestion-alumnos.ehu.es/tmp/9.%20Memoria%20Verificada%). 20ADE% 2001.02.13.pdf).



ZEHARKAKO GAITASUNAK:

ZG1: Autonomia maila altua lortzen ikasteko gaitasunak garatu, etengabeko aldaketak eta berrikuntzak dituen testuinguruan ongi murgildu ahal izateko eta baita bere autoformakuntzarako ere.

ZK2: Idatzizko eta ahozko komunikazio gaitasun egokia.

ZK3: Erantzukizunez, errespetuz, ekimenez eta lidergoz talde lanean lan egiteko gaitasuna. ZK4: Pentsamendu analitikoa eta gogoeta kritikoa egiteko gaitasuna.

ZK5: Sormena eta berrikuntza garatzeko gaitasuna.



GAITASUN ESPEZIFIKOAK:



Ezagutza:

GEe1: Kanbio-merkatuaren ezaugarri espezifikoak, eragiketak eta truke-arriskuaren oinarriak ezagutu.

GEe2: Kanbio-tasaren oinarrizko eragile nagusiak ezagutu.

GEe3: Eskurako eta eperako kanbio-tasa zehazteko harremanak ulertzea.

GEe4: Kanbio arriskuaren kontzeptua, enpresan duen eragina eta hura neurtzeko metodoak ezagutu.

GEe5: Kanbio arriskuaren estalduraren alternatibak ulertu.



Gaitasunak:

GEg1: Kanbio merkatuaren aldagai determinatzaileak identifikatzeko informazio garrantzitsua biltzeko, aztertzeko, islatzeko eta interpretatzeko gaitasuna.

GEg2: Nazioarteko finantza kudeaketari buruzko iritziak / txostenak argudiatzeko eta errealitatetik lortutako datuetan oinarritutako argudioak arrazoitu eta defendatzeko gaitasuna.

GEg3: Dibisen merkatuaren testuinguru errealera egokitutako finantza informazioa aplikatzeko gaitasuna, horretan oinarritutako erabakiak hartu ahal izateko.

GEg4: Finantza arriskuen kudeatzaile lanbidearekin eta lan-merkatuarekin harremanetan jartzeko gaitasuna.



Trebetasunak eta jarrerak:

GEtj1: Nazioarteko finantza informazio iturriek ematen dituzten datuak ulertzeko, interpretatzeko eta aztertzeko gaitasuna.

GEtj2: Finantza argudio, ideiak, arazoak eta irtenbideak erabaki eta horiekin konbentzitzeko gaitasuna.

GEtj3: Nazioarteko finantza kudeaketaren alorrean irtenbide berritzaileak bilatu, errealitatearen beraren beste ikuspegi bat planteatu.

lortu eta ideiak erlazionatzeko gaitasuna.

GEtj4: Nazioarteko Finantza Zuzendaritzaren lankidetza ikasketaren aldeko jarrera positiboa eta kritikoa erakutsi, banakako ikaskuntza prozesuan eta baita beste batzuei lagunduta ere.

Lehen aipaturiko gaitasun horiek guztiak ikaslearen IKASKETA EMAITZAK (IE) lortuz gerolortuko dira.

IKASKETA EMAITZAK:

Ikasketen emaitzak hiru kategoriatan banatu daitezke:



IE-Jakin (trebetasun kognitiboak: faktuzkoa eta kontzeptuala). EZAGUTZEA ETA ULERTZEA. Ikasleak kanbio arriskuaren kudeaketaren oinarriak eta horretarako beharrezkoak diren tresnak ulertzen ditu. Horrek honako emaitza hauek lortzea dakar:

IE-J1: Kanbio arriskuaren kudeaketan eragin zuzena duten faktoreak ongi interpretatu.

IE-J2: Kanbio arriskuaren kudeaketaren faktore determinatzaileak behar bezala interpretatu.

IE-J3: Kanbio arriskua neurtu eta estaldura estrategiak proposatu.



IE-Egiten Jakin (prozedurazko trebetasunak). ANALISIA, APLIKAZIOA ETA EKINTZA. Kanbio arriskua kudeatzeko prozedurak zuzen aplikatzen dira. Egiten jakin emaitza hau, honako hauetan zehaztuta dago:

IE-EJ1: Dibisaren balioa zehazten duten aldagaien balorazioa eta ponderazioa.

IE-EJ2: Dibisen salerosketa errealetan eskuragarri dagoen finantza informazioaaplikatu.

IE-EJ3: Dibisen salerosketa errealetan irizpide argi eta arrazoizkoekin jardun.



IE-Izaten Jakin (jarrera trebetasunak). EBALUAZIOA. Lan taldeetan modu eraginkorrean integratuta dago, hartutako erabakiak argudiatuz, eztabaidatuz eta bere pentsamoldea edo iritzia adieraziz. Ikasketa emaitza hau honako hauetan zehazten da:

IE-IJ1: Lankidetza esparruan hartutako proposamenak sinesgarritasunez defendatu.

IE-IJ2: Nazioarteko finantza kudeaketa arazoak aztertzea eta kontrolatzea arrano ikuspegitik eta irtenbideak definitzea.

IE-IJ3: Lan taldeko gainontzeko kideen partaidetza irizpide profesionalen arabera ebaluatzea.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

Ikasgaia 5 irakaskuntza unitateetan (IU) antolatuta dago:



IU1: NAZIOARTEKO FINANTZA- SISTEMA

IU1ek irakasgaiaren testuingurua zehazteaz gain, ikasgaiko oinarrizko kontzeptuak aurkezten ditu. Oinarrizko kontzeptu horiek kurtsoan zehar oso baliogarriak izango dira.



IU2: ESKURAKO KANBIO MERKATUA

IU2k dibisen merkatua aurkeztu eta bere ezaugarriak, partehartzaileak, organuak, operatiba eta dibisen balioaren kotizazioa azaltzen ditu.



IU3: ESKURAKO KANBIO TASAREN ZEHAZTAPENA

IU3k dibisen balioan eragin zuzena duten oinarrizko aldagaiak zehazten ditu, eta aldagai horien orekako balioak zehaztu ere bai.



IU4: EPERAKO KANBIO MERKATUA

IU4k Eperako kanbio merkatua aurkezteaz gain, eskurako kanbio merkatuarekin alderatzen du.



IU5: KANBIO ARRISKUA ETA HONEN NEURKETA

IU5ek, kanbio arriskua neurtzen saiatuko da esposizioa moduak aztertuz eta arriskua estaltzeko aukerak arakatuko ditu.

Jarraian, irakaskuntza unitate bakoitzean garatu beharreko atalak azalduko dira:

1.GAIA: NAZIOARTEKO FINANTZA-SISTEMA

Ikasketa helburuak

Sarrera

Dibisa nozioa

Nazioarteko finantza sistema

Globalizazioa, euroa eta enpresaren finantza kudeaketa

Ondorioak



2. GAIA: ESKURAKO KANBIO-MERKATUA

2.1. Ikasketa helburuak

2.2. Sarrera

2.3. Dibisak eta kanbio merkatua

2.4. Eskurako kanbio merkatuaren parte hartzaileak

2.5. Kanbio merkatuaren antolaketa eta kanbio-tasaren espresioa

2.5.1 Kanbio merkatuaren antolaketa

2.5.2 Dibisen negoziazioa eta kanbio tasaren adierazpena

2.5.3 Kanbio tasa ofizialak, paritateak, esku hartzea eta kanbio kontrola

2.6. Arbitraia eskurako kanbio merkatuan

2.7. Ondorioak



3. GAIA: ESKURAKO KANBIO-TASAREN ZEHAZTAPENA

3.1. Ikasketa helburuak

3.2. Sarrera

3.3. Eskurako kanbio tasaren zehazpena: eragina duten faktoreak

3.4. Eskurako kanbio tasaren oinarrizko erlazioak

3.4.1. Eskuratze ahalmenaren paritatea (EAP)

- Planteamendua

- Enpresa kudeaketan dituen eraginak

3.4.2. Interesen estali gabeko paritatea (IEGP)

- Planteamendua

- Enpresa kudeaketan dituen eraginak

3.5. Kanbio tasaren zehazpenerako ikuspegiak eta ereduak

3.6. Ondorioak



4. GAIA: EPERAKO KANBIO-MERKATUA

4.1. Ikasketa helburuak

4.2. Sarrera

4.3. Funtzioa eta operatiba

4.4. Arbitraia eperako kanbio merkatuan eta interesen estalitako paritatea (IEP)

4.5. Eperako kanbio tasa etorkizuneko eskurako kanbio tasaren aurreikusle gisa.

4.6. Ondorioak



5. GAIA: KANBIO-ARRISKUA ETA BERE NEURKETA

5.1. Ikasketa helburuak

5.2. Sarrera

5.3. Kanbio arriskua eta kanbio arriskuarekiko esposizioa

5.3.1. Kontzeptua eta neurtzeko zenbait modu

5.3.2. Kanbio arriskurekiko esposizioa. Estaldura printzipioa.

5.3.3. Enpresaren kanbio arriskua

5.4. Kontabilitate hurbilketa

5.5. Eragiketa esposizioa

5.5.1. Kontzeptua

5.5.2. Eragiketa arriskua eta esposizioa. Neurketa

5.6. Esposizio ekonomikoa

5.6.1. Kontzeptua, osagaiak eta faktoreak

5.6.2. Neurketa

5.7. Ondorioak

MetodologiaToggle Navigation

Ikasgairako proposatutako metodologiek aurretiaz planteatutako helburuei eta gaitasunei lotuta egon behar dute eta baita zentrotik ezarritako irakaskuntza moduei ere (eskola magistralak (M), mintegiak (S) eta praktikak (PA)). Hori dela eta, honako irakaskuntza metodologia hauen konbinazioa erabiltzen da:



- ESKOLA MAGISTRALAK. Horien bidez ikasgaian proposaturiko ezaguera helburuak lortu ahal izateko, ikasleek beharrezko dituzten oinarrizko kontzeptuak eta teknikak aurkeztuko dira. Irakasle-ikasle arteko feed-backean espresuki lan egiten da, edukien bereganatzea eta ulermena ziurtatzeko.



- PRAKTIKAK. Arazoetan Oinarrituriko Ikaskuntza metodologia erabiliko da. Ikaslearen ikaskuntza aktiboa, autonomia eta inplikazioa lantzeko asmoz, arazo egituratzailea ezarriko da: ikasleak simulazio programa baten bidez (MetaTrader) dibisen merkatuko trader bihurtuko dira eta hor sortuko diren arazoak oinarritzat hartuta, ikasgaiko edukien zati bat landuko dute. Bai gelan eta baita gelatik kanpo ere lan egin beharko da. Lantaldeak modu autonomoan antolatuko dira bai informazio bilaketari dagokionez eta baita bere azterketari dagokionez ere. Saio presentzialetan irakasleak egindako lana gainbegiratuko du eta gerta litezkeen zailtasunak eta gatazkak gainditzeko gidak emango ditu.



- MINTEGIAK. Mintegi orduetan hainbat kasu erabiliko dira egoera problematikoak edo adierazgarriak aztertu eta eztabaidatzeko asmoz. Ikasturtean zehar erakargarriak izan daitezkeen enpresa-arazoak aztertu, eztabaidatu eta landuko dira. Ikuspegia praktikoa izango da, ikasturtean zehar garatutako kontzeptuak aplikatzeko gaitasuna erakutsi ahal izateko. Jarduera hori irakasleak tutorizatuko du.



Lauhilekoaren hasieran ikasleei kronograma zehatza iritsaraziko zaie eGela bidez: lauhileko osoan zehar, eta zentroko juntak onetsitako egutegiarekin bat, emango diren gaiak eta mintegi eta praktika guztietan egingo diren ariketak/kasuak/galdekizunak zehaztuko dira.



Ikasgai honek EHUk ofizialki argitaraturiko etika akademiko eta praktika makurren aurkako protokoloa jarraituko du, bai ebaluaketa frogetan, bai lan akademikoetan (IKUS EHUko etika akademiko eta praktika makurren aurkako protokoloa).

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

OHIKO DEIALDIA



Ebaluazio-sistemak bi alderdi izango ditu: batetik, hainbat zeregin barne hartzen duen ebaluazio jarraitua, eta bestetik, azken azterketa. Ebaluazio jarraituan zehar egindako zereginen bidez gehienez 3,5 puntu lor daitezke; beraz, azken azterketan lor daitekeen gehienezko puntuazioa 6,5koa izango da.



1. Ebaluazio jarraitua.

Banakako eta taldeko zereginak tartekatuko dira, presentzialak eta ez presentzialak, eta bai izaera kontzeptualekoak zein enpresa egoera zehatzetan aplikagarri diren izaerakoak ere. Lauhilekoaren hasieran zereginen egite eta entrega epeak ezarriko dira.

2. Azterketa. Azken azterketaren bidez lortutako ezaguera teorikoak eta praktikoak baloratuko dira. Azterketa honek bi alde izango ditu:



- Alde teorikoa: ikasgaian zehar aztertutako alderdi teorikoak baloratuko dira. Azterketako notaren % 50 izango da.

- Alde praktikoa: edukien aplikazio praktikoa baloratuko da, ariketen eta kasuen bidez. Azterketako notaren % 50 izango da.



Ebaluazio jarraituaren eta azterketaren baturatik dator azken nota; hori bai, azterketan bai alde teorikoan eta baita praktikoan ere gutxienez % 40 atera beharko da; ebaluazio jarraituan ere gutxienez % 40ko nota lortu behar da azterketarekin batura egin ahal izateko.

Azterketara aurkezten ez den ikasleari EZ AURKEZTUA jarriko zaio, ebaluazio jarraituan parte hartu zein hartu ez, beraz, deialdiari uko egitea dela pentsatuko da EHUko arautegia jarraiturik (IKUS EHUko ebaluaketa sistemen arautegia).



Ikasleek ebaluazio sistema mistoari uko egin diezaiokete eta azken ebaluazioa hautatu. Horretarako, ebaluazio jarraituari uko egitea idatziz adierazi beharko zaio arduraduna den irakasleari, gehienez ere 9 asteren barruan (ikasturtea hasten denetik).



Ebaluazio sistema mistoari uko egiten zaion kasuetan, aplikatuko den azken ebaluazio sistema ez-ohiko deialdiko berdina izango da.

Azterketara aurkezten ez den ikasleak, ebaluaketa sistema mistoa zein finala egin, EZ AURKEZTUA nota izango du. Zentroak ebaluazio jarraitua egitetik salbuesten dituen ikasleei ez ohiko deialdian ebaluazio jarraitua aukeratzen ez duten ikasleei aplikatuko zaizkien irizpide berberak aplikatuko zaizkie.



Ikasgai honek EHUk ofizialki argitaraturiko etika akademiko eta praktika makurren aurkako protokoloa jarraituko du, bai ebaluaketa frogetan, bai lan akademikoetan (IKUS EHUko etika akademiko eta praktika markurren aurkako protokoloa).

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasleak emandako ikasketa-materiala (kontzeptu teorikoak, ariketak eta kasuak).

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

MADURA, J. (2015): Administración financiera internacional. Cengage Learning Inc., Massachusetts. GONZÁLEZ, S. (2000): El sistema monetario internacional y el mercado de divisas. Pirámide, Madrid . LEVI, M.D. (2000): Finanzas internacionales. McGrawHill, México.

KRUGMAN, PAUL R. (2012): Economía Internacional "Teoría y política". Pearson Educacion.

Gehiago sakontzeko bibliografia

BRUN, X.; ELVIRA, O. y PUIG, X. (2008): Mercado de renta variable y mercado de divisas. Profit, Barcelona.
BUTLER, K. (2016): Multinational Finance "Evaluating the Opportunities, Costs, and Risks of Multinational Operations". Wiley & Sons Ltd.
COSTA, L. y FONT, M. (2003): Las divisas en la estrategia internacional de la empresa. Icex, Madrid.
GONZÁLEZ, S. (2000): El sistema monetario internacional y el mercado de divisas. Pirámide, Madrid . KRUGMAN, PAUL R. (2016): Economía Internacional "Teoría y política". Pearson Educacion.
LEVI, M.D. (2000): Finanzas internacionales. McGrawHill, México. NOGALES, i. (2016): FOREX "Estrategias de inversión". Ra-Ma
REUTERS (2004): Curso sobre mercados monetarios y de divisas. Ediciones Deusto, Barcelona. RODRÍGUEZ, M.A. (2011): Aproximando el mercado de divisas al inversor.
SHAPIRO, AC. (2006): Multinational financial management. John Wiley & Sons, Londres

Aldizkariak

Cuadernos de Gestión (www.ehu.eus/cuadernosdegestion/revista)
Finanzas y Desarrollo (https://www.imf.org/external/pubs/ft/fandd/spa/fda.htm)
El Economista (www.eleconomista.es)
Estrategia Financiera (http://revistas.laley.es)
Informes sobre la estabilidad financiera mundial (www.imf.org/es/Publications/GFSR)
Perspectivas de la Economía Mundial (www.imf.org/es/publications/weo )

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ARAUJO DE LA MATA, ANDRES
  • SAN MARTIN ALBIZURI, NEREA
  • URIONABARRENETXEA ZABALANDIKOETXEA, SARA

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

12:30-14:00

16-30

10:00-11:00

11:00-12:30

23-23

12:30-14:00

29-29

12:30-14:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • -1.4 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA)
  • -1.4 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA)
  • -1.4 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA)
  • -1.4 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA)
  • -1.4 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA)

01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
19-19

12:30-14:00

22-22

12:30-14:00

24-24

12:30-14:00

26-26

12:30-14:00

28-28

12:30-14:00

30-30

12:30-14:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • -1.4 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA)
  • -1.4 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA)
  • -1.4 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA)
  • -1.4 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA)
  • -1.4 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA)
  • -1.4 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA)

01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-18

12:30-14:00

20-21

12:30-14:00

25-25

12:30-14:00

27-27

12:30-14:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • -1.4 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA)
  • -1.4 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA)
  • -1.4 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA)
  • -1.4 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

12:30-14:00

16-30

10:00-11:00

11:00-12:30

23-23

12:30-14:00

29-29

12:30-14:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • -1.5 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA)
  • -1.5 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA)
  • -1.5 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA)
  • -1.5 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA)
  • -1.5 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA)

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
19-19

12:30-14:00

22-22

12:30-14:00

24-24

12:30-14:00

26-26

12:30-14:00

28-28

12:30-14:00

30-30

12:30-14:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • -1.5 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA)
  • -1.5 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA)
  • -1.5 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA)
  • -1.5 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA)
  • -1.5 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA)
  • -1.5 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA)

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-18

12:30-14:00

20-21

12:30-14:00

25-25

12:30-14:00

27-27

12:30-14:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • -1.5 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA)
  • -1.5 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA)
  • -1.5 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA)
  • -1.5 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA)