Nazioarteko sareak

Talde hau hurrengo nazioarteko sareen parte da:

 

- SUB-GLOBAL ASSESSMENT NETWORK (SGA)

Sub-Global Assesment Network-ak (SGA) edo Ebaluazio Azpi-globalen taldeak eskualde eta nazio maila ezberdinetan Milurteko Ekosistemen Ebaluazioan parte hartzen duten profesional guztientzat (pertsona eta erakundeak) plataforma bat finkatzeko lan egiten du. Ebaluazioen burutze gaitasunaren hobekuntza eta hauen erabilera erraztea eta sustatzea da bere asmoa.

 

- ECOSYSTEM SERVICE PARTNERSHIP (ESP)

ESP-a sare-moduko erakundea da, eta "ekosistemen zerbitzuak" kontzeptua hobeto ulertzeko eta aplikatzeko lanean ari diren ikerlariak eta GKEak, ingurumen-agentziak, hezitzaileak, politikagileak, politikariak eta publiko orokorra elkartzen ditu, ekosistemen zerbitzuak kudeatzeko eta gure natura-ondarea zaintzeko eta hobetzeko jardunbide hobeak ezartzeko asmoz. Gaur egun, 50 erakunde eta 200 pertsona baino gehiago dira Ecosystem Services Partnership-eko kide.

 

- PLATAFORMA INTERGUBERNAMENTAL SOBRE BIODIVERSIDAD Y SERVICIOS DE LOS ECOSISTEMAS (IPBES)

Zenbait urte negoziatzen aritu ondoren, 2012ko apirilaren 21ean adostu zuten Ekosistemen Zerbitzuei eta Biodibertsitateari buruzko Gobernu Arteko Plataforma (IPBES). Hala, erabakia hartzeko, 90 estatu-gobernuk baino gehiagok beren onespena eman zuten, Panama hirian. Erakunde independente berriaren idazkaritza Bonn hirian egongo da.

IPBESen helburua da aurre egitea munduko dibertsitate biologikoaren etengabeko galerari eta ekosistemen zerbitzuen degradazioari. Horretarako, zientziaren (zehatza, inpartziala eta eguneratua baita) eta politikaren artean sortutako arrakalak ixten saiatuko dira.  IPBES plataforma berria ontzat jo dute bai zientziaren munduan, bai politikaren munduan, bion arteko arrakalak ixteko eta dibertsitate biologikoari eta ekosistemen zerbitzuari buruzko interfaze zientifiko-normatiboa sendotzeko tresna bat den heinean.

IPBES erdigune giltzarri bilakatuko da honako arlo hauetan dabiltzan erakundeentzat: dibertsitate biologikoaren erabilera iraunkorra eta kontserbazioa, epe luzeko giza ongizatea eta garapen iraunkorra. Hala, gai horiei buruzko agenda politikoan sartuko da plataforma berria, IPCC erakundea klima-aldaketaren arloan sartu zen modu berean.

 

- RED  EUROPEA  DE  GOBIERNOS REGIONALES PARA LA SOSTENIBILIDAD (ENCORE)

Sare honek lankidetza bilatzen du eskualdeko Ingurumen-Ministroen artean Europan, Europako ingurumen-politikaren inplementazio eraginkorrari laguntzeko, ingurumen-gobernanza handitzeko eta Europako eskualdeen garapen jasangarria sustatzeko azkeneko helburuekin.

Sareak indarra hartu du nazioarteko mailan eta Europako Batasuneko herrialdeek ingurumenaren inguruan hartzen dituzten erabakietan eragiteko duen ahalmena handitu egin da.

Euskadi "Servicios  de los ecosistemas, usos del suelo y planificación territorial" aliantza liderra da.

 

-  RED EUROPEA SOBRE EDUCACIÓN AMBIENTAL PARA EL DESARROLLO SOSTENIBLE (COPERNICUS ALLIANCE) 

Copernicus Alliance sarearen xedea da Garapen Iraunkorrak Europako Goi-mailako Hezkuntzan duen zeregina sustatzea, iraunkortasunari buruzko hezkuntza eta ikerketa hobetuz, beti ere gizartearekin eskuz esku eta elkarlanean.