XSLaren edukia

Goi Mailako Finantza Kontabilitatea

Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea. Gipuzkoako Atala
Titulazioa
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4567.5
Gelako p.913.5
Ordenagailuko p.69

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

BEREZKO GAITASUNAK:



G.1. Kontabilitate-eredua era egokian aplikatzeko ezagutzak lortuko ditu ikasleak

G.2. Mozkinen gaineko zergak kontableki eta fiskalki dauzkan desberdintasunak ulertzen ditu eta kontabilitateko Urteko Kontuetan ondo adierazten du.

G.3. Enpresak ekitaldian lortu duen emaitza banatzeko dauden aukerak eta mugak ezagutzen ditu, baita bakoitzak Ondare Garbian daukan eragina ulertu ere. Hau guztia kontuan izanda, aukera desberdinen artean enpresaren helburuetarako egokiena dena aukeratzeko eta aplikatzeko gaitasuna izango du ikasleak.

G.4. Enpresaren Ondare Garbiaren sendotasun edo ahultasun egoerek Kapital zabalkuntza edo murrizketa aukerak aztertuko ditu, bakoitzak dituen mugak eta ondorioak kontuan izanda eta, enpresarentzat egokiena den erabakia hartzeko gai izango da ikaslea, baita kontableki adierazi ere.

G.5. Ondare Garbiaren Aldaketen Egoera ezagutu, ulertu eta aurreko eragiketa guztiak bertan era egokian adierazteko gaitasuna izango du Ikasleak.

G.6. Enpresa batek egin ditzakeen finantza-inbertsioen ezaugarriak ezagutu, beraien arteko desberdintasunek kontableki sor ditzaketen eragin desberdinak ulertu eta, enpresak finantza-tresnekin hartzen dituen erabaki guztiak ulertzeko eta era egokian kontabilizatzeko gaitasuna izango du ikasleak.

G.7. Enpresa independenteak erakunde ekonomiko bakar batean biltzeko sor daitezkeen arrazoiak eta biltzeko erabili daitezkeen bide desberdinak identifikatzeko gaitasuna izango du ikasleak.

G.8. Enpresek bere moneta erabiltzen ez duten beste herrialdetako enpresekin salerosketak egiten dituenean, moneta desberdinak erabiltzean sor daitezkeen egoerak kontabilitatean era egokian adierazteko gai izango da ikaslea.









ZEHARKAKO GAITASUNAK



Autonomia maila handia lortu ahal izateko ikasteko gaitasunak garatzea.

Pentsamendu analitikoa eta hausnarketa kritikoa.

Talde lana egiteko gaitasuna, erantzukizunez, errespetuz, iniziatibaz eta lidergoa garatuz.

Ikasleak gai izatea idatziz erreztasunez komunikatzeko.

Enpresen administrazio eta zuzendaritzarekin zerikusia duen edozein alorretan egin beharreko zereginetan bere ezagutzak aplikatzeko gaitasuna.





IKASKUNTZA-EMAITZAK

Aurreko gaitasunak lortu dituela egiaztatzeko ondorengo IKASKUNTZA EMAITZAK lortu behar ditu ikasleak ikasgaia gainditzeko:

E.1. Enpresa bat sortu, hartutako erabaki guztiak arrazoituz, eta era egokian adierazi Urteko Kontuetan (Galdu-irabazien kontuan, Balantzean eta OGAEn), horretarako kontuan izan behar diren aldagai eta baldintza guztiak ondo erabiliz eta kudeaketan Jasangarritasun ikuspegia barneratuko duela kontuan hartuz. Horretarako sortzen ari diren enpresak zein Jasangarritasun helburu kontuan hartuko dituen identifikatu eta arrazoitu beharko dute.

E.2. Mozkinen gaineko zerga kalkulatu kontabilitatearen ikuspegitik eta zerga-arautegiaren ikuspegitik. Zerga honek Urteko Kontuetan duen eragina era egokian adierazi (Galdu-irabazien kontuan, Balantzean eta OGAEn)

E.3. Ekitaldiko emaitza mozkina edo galera den arabera, banaketarako baldintza guztiak kontuan izanda, banaketa proposamena egin arrazoituz eta era egokian adierazi Urteko Kontuetan (Galdu-irabazien kontuan, Balantzean eta OGAEn).

E.4.Enpresaren Ondare Garbiaren egoera eta bere helburuak kontuan izanda, kapital zabalkuntza edo murrizketa bat egitea erabakitzen badu, aukera desberdinak aztertu ondoren, kapital zabalkuntza edo murrizketa aurrera eramango du eta Urteko Kontuetan era egokian adieraziko du (Balantzean eta OGAEn).

E.5. Enpresa independenteak erakunde ekonomiko bakar batean biltzeko sor daitezkeen arrazoiak eta biltzeko erabili daitezkeen bide desberdinak ezagutuko ditu ikasleak.

E.6. Enpresa batek eskura ditzakeen finantza-inbertsio mota desberdinak identifikatu, bakoitzaren ezaugarriak ezagutu eta era egokian kontabilizatuko ditu. Baita, hauek sortutako eragiketek Urteko Kontuetan era egokian adierazi ere (Galdu-irabazien kontuan eta Balantzean).

E.7. Enpresek bere moneta erabiltzen ez duten beste herrialdetako enpresekin salerosketak egiten dituenean, moneta desberdinak erabiltzean sor daitezkeen egoerak identifikatuko ditu, baita hauek kontabilitatean era egokian adierazi ere. (Egunkaria liburuan eta Galdu-irabazien kontuan).

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1. Gaia: Ondare Garbiaren Aldaketen Egoera orria (OGAE)

2. Gaia: Enpresen eraketa

3. Gaia: Mozkinaren gaineko zergaren tratamendu kontablea

4. Gaia: Ekitaldiko emaitzaren aplikazioa

5. Gaia: Kapital Sozialaren zabalkuntzak

6. Gaia: Kapital Sozialaren murrizketak

7. Gaia: Finantza Tresnak: Aktibo Finantzarioak

8. Gaia: Negozio konbinazioak

9. Gaia: Atzerriko moneta

MetodologiaToggle Navigation

Ikasgaian planteatuko den ikaskuntza-irakaskuntza metodologia Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) proposatzen duen ikasketa kooperatiboan eta dinamikoan (IKD) oinarrituko da. Ikasleak ikasketaren ardatza izango dira eta ikasgaian era aktiboan hartuko dute parte. Era honetara, era progresiboan, dinamikoan, kooperatiboan, autonomoan eta parte-hartzailean ikasgaiaren gaitasunak bereganatuko dituzte.

Ikasgai honetan metodologia desberdinak erabiliko dira, baina nagusia, proiektuetan oinarritutako ikaskuntza da: taldeka (2-3 ikasle), ikasgaian garatzen diren eduki guztiak beraiek aplikatu beharko dituzte. Helburua, ikasleek enpresa bat sortzen denetik bere egunerokotasunean errealitatean aditu gisa hartu beharko dituzten erabakiak (emaitzaren kudeaketa, mozkinen gaineko zerga, Ondare Garbiaren gora-beherak) hartzeko prestatzea da. Egoerak, arautegiak, baldintzak, mugak… guztiak kontuan izanik.







































Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

1. EBALUAZIO JARRAITUA



Banaka eta taldeka egingo diren lan eta frogen bidez ikasgaiaren azken notaren %50 lortu ahal izango da. Ebaluazio jarraituaren bidez lortutako puntuaketa batu ahal izateko azken froga gainditzea beharrezkoa izango da.

Azken froga: azken nota osatzeko, puntuazioaren %50a balioko duen azken froga bat egin beharko da. Azken froga honetan, falta diren 5 puntuetatik %50a gutxienez atera beharko da ebaluazio jarraituaren bidez lortutako aurreko puntuaketari batu ahal izateko.



Lau hilabetea bukatzean %80ko asistentzia (bai teoria eta bai praktika)betetzen duten ikasleak ebaluazio jarraituan barneratu daitezke. Baldintza hau betetzen ez duten ikasleak Azken ebaluazio sistemara bideratuko dira.



(Bizi dugun osasun salbuespen egoeragatik azterketa presentzialki egitea ezinezkoa balitz online egingo da eta test modukoa izango da ariketa motzak ere izango dituelarik. Ikasleak azken azterketa eguna baina 7 egun lehenago arteko epea izango du ebaluazio jarraituari uko egiteko, hala nahi badu)

Froga honetan gutxieneko 5 punturen %50a atera beharko da, ebaluazio jarraiko frogaren 5 puntuak batzeko.





2. AZKEN EBALUAZIOA



Ebaluazio jarraituari uko egiten dioten ikasleek, ohiko deialdian egingo den froga bakar baten bidez izango dute ikasgaiari dagozkion ezagutzak frogatzeko aukera. Froga honek ikasgaiaren notaren %100eko balioa izango du.



Bizi dugun osasun salbuespen egoeragatik froga ezingo balitz presentzialki egin online egingo da eta bi atal izango ditu:

1.Test erako galderak eta ariketa motzak jasotzen dituen online froga bat, azken notaren %50a lortzeko.

2.Banakako froga bat, azken notaren %50a lortzeko, bideodeien bidez ikasgaiaren edukiei buruzko elkarrizketa bat ere egingo delarik. Ikasleak froga honen bidez online frogako puntuaketari gehitu ahal izateko, %50a gutxienez lortu beharko du.



Ikasleek irakasleari korreo bidez jakinaraziko diote ebaluazio EZ presentziala egin nahi dutela, froga egunarekiko gutxieneko 7 eguneko aurrerapenarekin. Irakasle eta ikasleak ordu bat zehaztuko dute frogarako."

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Goi Mailako Finantza Kontabilitatea irakasgaiaren jarraipena egiteko, irakasleak prestatutako materiala -teoria eta ariketak jasotzen dituenak- erabiliko da.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

BESTEIRO VARELA, Mª AVELINA Y MAZARRACIN BORREGUERO MARIA ROSARIO. "Contabilidad financiera superior". ED Pirámide 2016.



BESTEIRO VARELA Mª A; SÁNCHEZ ARROLLO, G.: “ Contabilidad Financiera y de Sociedades ( 7ª Ed). Ed. Pirámide 2016.

Gehiago sakontzeko bibliografia

CASTRILLO LARA, L.A. (coordinador) (2008): Plan General Contable 2007. Aplicación de las normas de valoración. (Comentarios y casos prácticos). Ed. Delta. Publicaciones Universitarias.
FERNÁNDEZ, F.J. ; ALVAREZ CARRIAZO, JL.: " Contabilidad de Sociedades". ED.CEF,2009.
GUTIÉRREZ VIGUERA, M. : " Contabilidad de operaciones Societarias". Ed. CISS, 2011.
GUZMAN, I.; PUERTA, A. : " Contabilidad de sociedades". Ed. LID, 2009
TORVISCO MANCHÓN, B.; OLÍAS DE LIMA Y HERAS, R.: “ Fundamentos de Contabilidad de Sociedades”. Ed. Pirámide. 2015.

Aldizkariak

REVISTA CONTABLE: http://revistacontable.wke.es/ EHUko liburutegian eskuragarri.





5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ALDAZABAL ETXEBERRIA, MIREN EDURNE
  • GARCIA CASTRO, DAVID
  • ZUBIAURRE ARTOLA, MIGUEL ANGEL

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

10:00-11:30

10:00-11:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 2.1 - .
  • Aula 2.1 - .

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-24

09:30-10:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 2.1 - .

01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
25-30

09:30-10:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 2.1 - .

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

15:00-16:30

15:00-16:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 2.5 - .
  • Aula 2.5 - .

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-24

14:00-15:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 2.5 - .

16 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
25-30

14:00-15:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 2.5 - .

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

10:00-11:30

10:00-11:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 0.3 - .
  • Aula 0.3 - .

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-21

08:30-09:30

22-24

10:30-11:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 0.3 - .
  • Aula 0.3 - .

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-21

09:30-10:30

22-24

12:30-13:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.4 - .
  • AULA 0.4 - .

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
25-30

10:30-11:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 0.3 - .

31 Ordenagailuko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
25-30

12:30-13:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.4 - .

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

16:30-18:00

16:30-18:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 2.10 - .
  • Aula 2.10 - .

46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-24

15:00-16:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.4A - .

46 Gelako p.-2 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-24

17:00-18:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.4 - .

46 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
25-30

15:00-16:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.4A - .

46 Ordenagailuko p.-2 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
25-30

17:00-18:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.4 - .