Graduondoko ikasketak
Master Ikastetak
Graduondoko ikasketa ofizialak -Master Ikasketak
- Enpresa Zuzendaritza Berrikuntzaren eta Internazionalizazioaren Ikuspegitik Unibertsitate Masterra. Doktoregorako sarbidea ematen duen masterra.
Lehenago- Graduondoko Berezko Tituluak
Lehen eta Bigarren zikloetako irakaskuntzaz gain, sailak bestelako jarduerak ekiten ditu bere irakaskuntza eta ikerketa helburuak lortzeko. Hauen artean ondorengo Graduondoko Berezko Tituluak eskaintzen ditu:
- Graduondokoa Kontabilitatean.
- Graduondokoa Auditoretzan, auditoreak trebatzeko ikastaroa, ICAC-ek (Instituto de Contabilidad y Auditoría de Cuentas) homologatua.
- Herri Erakundeen Kudeaketan Unibertsitateko Espezialista (HEREKU), Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolarekin batera antolatuta; eta, euskaraz soilik irakasten dena.
Doktorego programa
Doktorego programa: "Kontabilitatea eta Finantza estrategiak".
Helburua
Ikastaroaren helburua, doktoregoko ikasleak, kontabilitate edo finantza zientzietan aurrerapen- motore diren oinarrietan trebatzea da. Irakasegitarauan eskeinitako ikastaroen bidez, kontabilitate-informazioan eta enpresari lotutako arazoen konponbidean azkenaldian sortutako ikerkuntza eta berrikuntzak azaltzen dira.
Irakasegitarauak enpresa munduan garrantzi berezia duten bi ikerkuntza-arlo bateratzen ditu modu orekatu batean. Batetik, enpresaren informazio ekonomiko-finantzarioa prestatu eta aurkezteko erabiltzen diren arauen nazioartekotasuna. Bestetik, arriskuen azterketa egiten da, eta eredu aktuarialak lantzen dira enpresa gertagarrietatik zein finantza ziurgabetasunetatik babesteko.
Onarpenerako baldintzak
Unibertsitateko goi mailako tituluduna izatea.
Informazio-bulegoa
Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea
Finantza Ekonomia I (Kontabilitatea eta Enpresen Administrazio-Teknikak)
Agirre Lehendakaria etorbidea, 83 48015 - Bilbao
Telefonoa: 916013751
Faxa: 946013879