Agenda

Kongresua Kongresua

Etorkizuneko herri txikiak

Noiz eta non

Noiztik: 2016/11/17 Noiz arte: 2016/11/19, 10:00 - 19:00

Zikloa

Komunitate bizitza, kultura eta landa garapena etziko herri txikietan.

Irudia

Deskribapena

Data eta Lekua: Azaroak 17,18 eta 19, Zerain.

ZerainLab esperimentazio gunea eta Eusko Ikaskuntzak antolatutako Kongresu honetan landa eremuko herri txikien garapenaz, ezaugarri bereziez eta etorkizunaz hausnartuko da. Herri txikien komunitate harremanak, ingurunearekiko harreman jasangarriak eta ekonomia garapenerako eredu berritzaileak aztertuko dira.
Kongresuak Europako eredu erreferenteak nahiz Euskal Herri mailako esperientzia anitzak jasoko ditu, ahalik eta kopuru zabalenean.
Horretarako, alderdi teorikoak nahiz praxiak jorratuko dira. Modulu teorikoan, komunitate bizitzaren sustrai bereziak eta etorkizuneko erronkak izango ditugu eztabaidagai, bai eta landa-garapenerako eredu berriak ere. Modulu praktikoan, aldiz, herrigintzan lanean ari diren hainbat ekimenen berri izango dugu, elkar-ezagutu eta etorkizunean balizko aliantzak sortu daitezen.

Azkenik, etorkizuna irudikatzeko talde-dinamika proposatzen dugu. Bertan, herri txikientzat zer etorkizuna nahiko genukeen adieraziko dugu, eszenario desiragarri horretara iristeko eman beharreko urratsak identifikatzen ditugun bitartean. Foroaren amaieran, eta Kongresuan lortutako ondorioen baitan, Zeraingo Adierazpena idatzi eta gizarteratuko da.

Saio interesgarri hauetan parte hartzeko gonbitea luzatzen dizugu eta interesa izan dezakeen edonori helaraztea ere eskertuko genizuke.

Babeslea: