Breadcrumb

MISION Y OBJETIVOS

Eginkizuna eta helburuak

 

Eginkizuna

EHUgunearen eginkizuna da unibertsitatearen eta gizartearen arteko lotura estutzea, gai estrategikoak edo lehentasunezkoak batera aztertuz, diagnostikoak eta proposamenak partekatzeko eta trukatzeko. Lotura hori estutzea, emaitzak zabalduz ez ezik, gizartearentzat interesgarriak diren ikerketa-gaiak aukeratuz eta jakintza elkarrekin sortuz, gizarte-erakundeekin etengabeko harremanean.

EHUgunek, gainera, praktika eta ikuspegi diskurtsibo kritiko, kontrastatu eta plurala eskaini nahi du. UPV/EHU hausnarketarako elementu bultzatzailea da, eta, aldi berean, gizarte-eztabaidaren eragile sustatzailea.
 

Helburuak

  • Harreman instituzionaletarako eta kultura arloko errektoreordearekin batera, jarduera-ildo estrategikoak diseinatzea eta planifikatzea (irakaskuntzaren kudeaketa, ikerketa eta transferentzia), EHUren eta euskal gizartearen arteko topaketa eta konpromisoa sustatzeko, gizarte, kultura, ekonomia eta politika gai interesgarriak jorratze aldera.

  • Hainbat unibertsitate eremuren eta euskal gizartearen artean topaguneak eta eztabaidaguneak sortzen laguntzea.

  • Eztabaida eta hausnarketa estrategikoko ekimenak koordinatzea EHUko ikastegi guztietan.

  • Programak eta ekintzak koordinatzea gizarterako estrategikoak izan daitezken EHUko zuzendaritzekin

  • EHUren eta euskal gizartearen arteko topaketa eta hausnarketa sustatzeko ekimenak babestea.

  • Errektoreak edo Harreman Instituzionaletarako eta Kulturako arloko errektoreordeak agindutako eskuordetutako beste edozein eginkizun gauzatzen laguntzea.