Eduki publikatzailea

"GAUA" filmaren emanaldia eta hitzaldia

Noiz eta non

2025/12/04, 12:00 - 15:00

Kokapena

Paraninfoa - Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

12:00 ‘Gaua‘ filmaren proiekzioa,, Paul Urkijo Alijoren hirugarren pelikula esperantzagarria, ‘Irati‘, Prime Videon inoiz gehien ikusi den euskarazko filma, eta ‘Errementari‘ filmen arrakastaren ondoren, Netflixen mundu mailan arrakasta handia izan zuena.

Aurreko lanetan bezala, fantasia eta errealitate historikoa uztartzen ditu Urkijok, baina XVII. mendeko euskal mitologiaren gau-munduan murgiltzen da GAUA. Filmak izaki mitologikoak, landa eremuko superstizioa eta gaueko izua uztartzen ditu, emozioz, misterioz eta epikaz beteriko unibertsoa sortuz.

"Gaua” filma Sitgeseko 58. Zinemaldi Fantastikoan estreinatu zen eta kritika zein publikoaren aho bateko goraipamenak jaso zituen.

14:00 Paul Urkijo zuzendariaren hitzaldia

Sarrera doan Aretoa bete arte (275 eserleku)

 

Antolatzailea: Bizkaiko Campuseko Ikasleen, Euskara eta Kulturako Zuzendaritza

Laguntzailea: Irudigintza, Pintura eta Eskultura eta Arte eta Teknologia Sailak