Eduki publikatzailea

Kontzertua

BIZI SINTETIKOAK kontzertua

Noiz eta non

2025/10/30, 13:00

Kokapena

Mikel Laboa plaza
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Poesia eta musika elektronikoa elkarrizketan. 45 minutuan zehar, sintetizagailu-, gitarra- eta teklatu-soinuek sortuko dute giroa, eta emozio-paleta zabaleko puntu batetik bestera eramango gaituzte. Haren gainetik agertuko da poesia, idazlearen ahotsean, emoziooi hitzak jartzeko. Eta, nola ez, gorputzak: mahai atzean, ia lan mekanikoan  ari dela sinetsiko genukeen musikariaren gorputza, eta erdigunean, hain ikusezina eta urrunekoa izan ohi den idazlearena; erne, mugimenduan eta bizi.

DOAKOA