Eduki publikatzailea

EHUKULTURA BEKAK

Noiz eta non

Noiztik: 2025/10/21 Noiz arte: 2025/10/31

Deskribapena

Programa honen helburua ikasleen sorkuntza artistikoa sustatzea da, kultura-beken bidez, jatorrizko obra bat sortu eta aurkeztuko duten ikasle taldeak sortzea. Talde onuradunei 3000,-euroko laguntza ekonomikoaz gain, beren lana garatzeko formazio osagarria eskainiko zaie bekaldiak irauten duen bitartean.

Deialdi honetan, 2025/2026 ikasturtean graduko, graduondoko edo doktoregoko ikasketetan matrikulatuta dauden EHUko Bizkaiko Campuseko ikasle guztiek parte hartu ahal izango dute.

Edozein zalantza argitzeko bidali mezu elektronikoa ehukultura-bizkaia.info@ehu.eus

2025-10-31 ARTE LUZATZEN DA IZENA EMATEKO EPEA