Eduki publikatzailea

Loraldia Festibala 2026- EHUrako deskontua

Noiz eta non

Noiztik: 2026/03/09 Noiz arte: 2026/02/28

Deskribapena

Loraldia Festibalak bere 12. edizioa martxoaren 9tik 28ra bitartean ospatuko du.

BAGA, BIGA, HIGA, MAURIZIA! lelopean, Loraldia Festibala martxoaren 9tik 28ra bitartean itzuliko da Bilbora hamabigarrenez, euskal kulturaren proposamenik berritzaileenak plazaratzeko asmoz.

Guztira, 25 proposamen eskainiko dira eta 29 ekintza burutuko dira. Programazio artistikoari dagokionez, musika, dantza, teatroa, esperientzia digitalak, zinea, literatura, bertsolaritza, naturatik ibilbidea eta murgiltze-esperientziak izango dira.

Aurtengo egitarauan, besteak beste, Nogen taldeak 10. urteurrena ospatuko du edota Ikimilikiliklik Vol. 2, Loraldiaren produkzio berria, nabarmenduko dira. Loraldian ohikoa denez, diziplinen uztarketaz gain, belaunaldi ezberdinetako sortzaileak bilduko ditugu, Bilboko kultur gune eta areto garrantzitsuenetara helduko gara eta arriskuak hartuko ditugu kultur proposamenberritzaileak aurkeztuz.

 

EHUrako eskaintza berezia: sarreren erosketarako deskontua


Euskal kultura sustatzeko eta unibertsitatea gure publiko gazte eta sortzailearen parte aktiboa izan dadin, Loraldia Festibalak lankidetzarako beste urrats bat eman nahi du EHUrekin.
Horregatik, EHUko komunitateko kideei %25eko deskontua izango dute 2026ko Loraldia Festibaleko hurrengo ekintzatan:

  • HEZUR BERRIAK: 09/03/2026 | 19:30 | Bira https://sarrerak.loraldia.eus/denda/hezur-berriak/
  • 1TZ4L1 3T4 P1ZTU: 10/03/2026 | 19:30 | Kafe Antzokia https://sarrerak.loraldia.eus/denda/1tz4l1-3t4-p1ztu/
  • VERDE PRATO. Bizitza eztia eta Euskal Pop Erradikala: 15/03/2026 | 12:30 | Guggenheim Bilbao Museoa https://sarrerak.loraldia.eus/denda/verde-prato/ 1
  • POTASIO FILM LABURRA eta IKUSEZINTASUNAK irakurraldi musikatua: 20/03/2026 | 20:00 | Bizkaia aretoa https://sarrerak.loraldia.eus/denda/potasio-ikusezintasunak/
  • AHAZTU NIREKIN. Memoria alfabetiko-kronologiko-bibliografiko bat: 22/03/2026 | 12:30 | Guggenheim Bilbao Museoa https://sarrerak.loraldia.eus/denda/ahaztu-nirekin/
  • KONTRAPAS: 24/03/2026 | 19:30 | Kafe Antzokia https://sarrerak.loraldia.eus/denda/kontrapas/
  • MAITASUNA EZ DA NAHIKOA: 26/03/2026 | 19:30 | Bidebarrieta Liburutegia https://sarrerak.loraldia.eus/denda/maitasuna-ez-da-nahikoa/
  • AMAMA: 18/03/2026 | 19:30 | Arriaga Antzokia https://sarrerak.loraldia.eus/denda/amama/

Erosketa-prozesuan, produktuak aukeratu ondoren, LoraldiaFestibala2026-EHU kodea sartu behar da deskontua aplikatzeko. Sarrerak deskontu honekin 2026/02/20ra arte eskura daitezke, edo ekitaldien sarrerak agortu arte; bata lehenago gertatzen dena izango da muga.